Wikipedia, Entziklopedia askea
Real Genius
(
euskaraz
Benetako Jenioa
),
1985eko
Martha Coolidge
estatubatuar
zinema zuzendariaren
zientzia-fikziozko
komedia
film bat da.
Val Kilmer
,
Gabe Jarret
,
Michelle Meyrink
eta
William Atherton
aktoreek antzeztu zuten.
Nolabaiteko antzekotasuna duten
Back to the Future
,
My Science Project
eta
Weird Science
zientzia-fikziozko nerabe komedia filmeekin batera urte berean estreinatu zen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mitch Taylor (
Gabriel Jarret
) bere ultramore-laserrarekin egindako esperimentuei esker Pacific Teach zientzia-zentroan ikasteko beka lortu duen hamabost urteko talentudun nerabea da. Jenio bat izan arren, bere jaiotetxetik urrun bizitzeak beldurtzen du. Aldiz, Chris Knight (
Val Kilmer
) zentro horretan jada hiru urte ikastend aramatzan nerabea da, eta ikastetxe horretako ikasle onenetakotzat joa, alegia, AEBetako "nerabe buruagienetako" bat bezala.