Wikipedia, Entziklopedia askea
Reaganomics
(ingelesez
re?g??n?m?ks
ahoskatua;
Paul Harveyri
egotzitako
portmanteaua
,
[Ronald] Reagan
eta
economics
edo 'ekonomia' hitzak lotuz sortua)
[1]
Ronald Reaganen
agintaldian izandako
politika ekonomikoaren
izena da, 1980ko hamarkadan
Estatu Batuetako
ekonomia zuzendu zuena.
Milton Friedman
Ekonomiako Nobel saridunaren teoriak jarraituz, Estatuari baino norbanakoaren ekimenari protagonismo ematea helburu nagusia zuen. Politika honen lau zutabeak honakoak izan ziren:
[2]
- gastu publikoaren
hazkundea murriztea.
- lana eta kapitala zergapetzen zituzten tipos marjinalak murriztea (erreta eta kapitalaren irabazien gaineko zergak).
- ekonomia-jardueraren
arautzea murriztea.
- diru eskaintza
kontrolatzea eta
inflazioa
murriztea.
Adituen artean oraindik eztabaidatsua da politika ekonomiko honen arrakastaren zergatiak, hau da, nolako eragina izan zuen Reaganen
politika fiskalak
edo beste faktoreek (
Paul Volckerren
Erreserba Federalaren Sistemak
mantendutako inflazioaren aurkako
moneta-politika
edo
Ekialde Ertaineko
eskaintza krisialdiak sortutako
petroleo
-prezioaren beherakada).
[3]