한국   대만   중국   일본 
Rafael Uson - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Rafael Uson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafael Uson

errektore

Bizitza
Jaiotza Zaragoza 1926ko martxoaren 27a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Zaragoza 2016ko urtarrilaren 11  (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Zaragozako Unibertsitatea
Kidetza Real Academia de Ciencias Exactas, Fisicas, Quimicas y Naturales de Zaragoza (en) Itzuli

Rafael Uson Lacal ( Zaragoza , 1926ko martxoaren 27a - Ib. , 2016ko urtarrilaren 11 ) espainiar kimikaria izan zen.

Zaragozan bertan egin zituen ikasketak (1950). Ikasketak bukatu orduko Consejo Superior de Investigaciones Cientificas (CSIC, Ikerkuntza Zientifikoetako Kontseilu Nagusia) erakundean sartu zen zientzialari-laguntzaile gisa. 1958 eta 1968 bitartean Ikatzaren Institutuan aritu zen lanean, CSICen barruan. Kimika inorganikoaren alorrean gailendu da, bai ikertzaile gisa bai irakasle gisa. 1954-1960 bitartean Zaragozako Unibertsitateko irakasle-laguntzaile izan zen. Gero, Oviedon, Kimika Inorganikoko katedra lortu zuen, eta 1967an Zaragozara itzuli zen ostera. Urtebete geroago Zaragozako Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren ardura hartu zuen, 1970. urtea arte. Urte hartan kimika inorganikoko saileko errektoreordetza eta zuzendaritza hartu zituen bere gain. 1968 eta 1970 bitartean Ikerkuntzako Batzorde Nazionaleko kide izan zen. Hirurogeita hamarreko hamarraldiaren bukaeran zientzietako fakultateko dekanorde eta dekano izan zen. Gero, ikerkuntza erabat baztertu gabe ere, kimika inorganikoko irakasle izan zen Aragoiko Zientzia Materialetako Institutuan. Nazioko eta nazioarteko aldizkari eta hedabide askotan parte hartu izan zuen, hirurehundik gora artikulu ditu argitaratuta, eta nazioarteko hiru aldizkaritako editore batzordeko kide izan zen: Synthesis and Reactivity in Inorganic and Metal-organic Chemistry , Inorganica Chimica Acta , eta Inorganica Chimica Acta Letter . 1988an ikerkuntzako Espainiako sari nagusia jaso zuen, Ramon y Cajal saria.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]