한국   대만   중국   일본 
Rafael Olaetxea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Rafael Olaetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafael Olaetxea
Bizitza
Jaiotza Lesaka 1922ko azaroaren 29a
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Heriotza Loiola 1993ko abuztuaren 3a  (70 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Innsbruckeko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerak historialaria , unibertsitateko irakaslea eta apaiza
Enplegatzailea(k) Zaragozako Unibertsitatea
Kidetza Historiaren Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Rafael Olaetxea Albistur ( Lesaka , 1922ko azaroaren 29a - Loiola , 1993ko abuztuaren 3a ) nafar apaiz katoliko eta historialaria izan zen. Jesusen Lagundiaren kidea eta XVIII.mendea n aditua.

Teologia eta Filosofiako prestakuntza akademikoa Loiolako Santutegia n eta Ona n jaso zituen Zaragozako Unibertsitatea n ikasketak amaituz. 1955ean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Historiako espezialitatean eta bertan eskuratu zuen Historiako doktore titulua 1962an Las relaciones hispano-romanas en la segunda mitad del siglo XVIII: la Agencia de Preces izeneko tesiarekin.

1958an apaiztu eta urte berean lortu zuen Teologian doktoretza Innbruckeko  Leopold-Franzens-Universitate an, baina titulu hau ez zitzaion Espainian aintzatetsi.

Zaragozako Unibertsitatean garatu zuen bere irakasle karrera osoa. 1959an hasi zen beetako irakasle laguntzaile gisa, eta 1987. urtean Historia Garaikideko irakasle titular postua erdietsi zuen. Historialari gisa, XVIII. mendeari buruz Espainian, Europan eta Amerikan egindako ezagutza eta lanengatik nabarmendu zen, baita garai hartako pertsonaia garrantzitsu batzuei buruz egindako ikerketengatik ere, hala nola Arandako kondea ri edo Francisco de Lorenzanari buruz.

1987an Historiako Errege Akademia ko akademiko urgazle izendatu zuten.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .