한국   대만   중국   일본 
Rafael Fruhbeck - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Rafael Fruhbeck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafael Fruhbeck
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Rafael Fruhbeck Fruhbeck
Jaiotza Burgos 1933ko irailaren 15a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Irunea 2014ko ekainaren 11  (80 urte)
Hobiratze lekua Burgos cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza : minbizia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
University of Music and Theatre Munich (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria , musikagilea eta musika-zuzendaria
Lantokia(k) Dusseldorf
Viena
Berlin  eta  Dresden
Jasotako sariak
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Vienna Symphony (en) Itzuli
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua biolina

IMDB: nm0207674 Spotify: 5yzDve56IQmzO0FfHKhoC2 iTunes: 48938546 Musicbrainz: 3dc93820-2336-455d-82db-215b06662835 Songkick: 2217785 Discogs: 880957 Allmusic: mn0002169518 Find a Grave: 131266517 Edit the value on Wikidata

Rafael Fruhbeck Fruhbeck ?izengoitiz Rafael Fruhbeck de Burgos ? ( Burgos , Espainia , 1933ko irailaren 15a - Irunea , Nafarroa Garaia , 2014ko ekainaren 11 ) orkestra -zuzendaria eta musikagilea izan zen. Besteak beste, Bilboko Orkestra Sinfonikoa , Yomiuri Nippon orkestra sinfonikoa , Espainiako Orkestra Nazionala , RAIren Orkestra Sinfoniko Nazionala eta Danimarkako Orkestra Nazionala zuzentzeko lanetan jardun zuen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Alemaniar gurasoak zituen. Madrilgo eta Bilboko kontserbatorioetan egin zituen ikasketak, biolinekoak, besteak beste. Zarzuela -konpainien zuzendari gisa jardun zuen, eta, gero, Berlina aldatu zen, orkestra zuzendaritzako ikasketak egitera, Lessing eta Eichhorn irakasleekin.

Espainiara itzuli ondoren, itsas armadako banden zuzendari izan zen Santanderren 1953tik aurrera. 1958an, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari egin zuten, eta 1962etik 1978ra Espainiako Sinfonikoan bete zuen kargu hori bera. Lan horretan ari zen bitartean, Dusseldorfeko Zuzendaritza Musikal Orokorraren ardura ere izan zuen (1966-1971), eta harrezkero karrera bikaina osatu du nazioartean. Zuzendari nagusi gonbidatua izan da New Philharmonic Orchestra n, Montrealgo Orkestra Sinfonikoan, Yomiuri Nippon orkestra sinfonikoan eta Washingtongo Sinfonikoan. 1989an, Vienako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular izendatu zuten. Hainbat disko grabatu ditu. 2001az geroztik, RAIko Orkestra Sinfoniko Nazionaleko zuzendari nagusia da, eta 2004-05 denboraldiaz geroztik Dresdengo Filarmonikoko musika-zuzendaria.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]