한국   대만   중국   일본 
Raul Roa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Raul Roa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raul Roa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Raul Roa Vadillo
Jaiotza Badajoz 1977ko abuztuaren 5a  (46 urte)
Herrialdea   Espainia
Bizilekua Sevilla
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak equestrian (en) Itzuli eta irakaslea
Enplegatzailea(k) Royal Andalusian School of Equestrian Art (en) Itzuli

raulroajinete.com
Facebook: RaulRoaRider LinkedIn: raul-roa-vadillo-83032a30 Edit the value on Wikidata

Raul Roa Vadillo ( Badajoz , 1977ko abuztuaren 5a ) doma klasikoko zaldizkoa eta ekitazio irakaslea. Real Escuela Andaluza de Arte Ecuestre n titulatua, Espainiako eta mundu guztiko zaldizko zentro ezberdinetan egin zuen lan, Europa eta AEBetan .

Biografia eta ibilbide profesionala [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Real Escuela Andaluza Arte Ecuestre

Zaldienganako bokazioa txikitatik zetorkion, 11 urte besterik ez zuenean, Extremadurako pikaderotan abere horiengana inguratzen hasi zenean.

Gero, Badajozko Kirol Elkarte Munizipalean, saltoa, doma bakeroa eta goi mailako eskola praktikatzen hasi zen. Gaitasun handia erakutsi zuen zaldiarekin eta Ruben Correa eta Eustaquio Pineroren zaldi-heztegietan baliagarria izan zen oso, baina ez zen nahiko izan Raulentzat eta jaioterritik atera beharrean izan zen, gorantz nahi bazuen egin [1] .

A. Duartek eman zion Raid Hipicorako zaldiak estreinatzeko aukera. Dubain egingo zen 1998ko Mundu Txapelketara bidaiatuko dute eta Raul Jilguero -ren entrenatzaile moduan joango da.

Handik aurrera, formazioa osatzen joango da ekitazioaren munduan. 2001ean , Segoviako Yeguada Centurionen kontratua egin zion eta, garai hartan zuzendari teknikoa zen Jose Manuel Lucenak izendatuta hartu zuen parte han.

Urtebete geroago, 2002an , Trujillon jarraitu zuen bere ibilbide profesionala, Cabaex Klubean, zaldiak lehiaketa morfologiko eta funtzionaletarako prestatzen zituelarik.

Ikasten jarraitu zuen, eten gabe. 2003an , D. Luis Valenca Rodriguez eta D. Manuel Fondonen klaseak izan zituelarik, Portugal eta Caceresen eta, 2004an , Segoviako Yeguada Centurionen sartuko delarik, doma klasikoan [1] .

Baina, 2004a urte berezia izango da Raulentzat, Real Escuela Andaluza de Arte Ecuestre (REAAE) delakoan 4 zaldizkoetako bat bere hautatuko baitzuten, 2004tik 2008rainoko eperako. Ospe handiko eskola honetan egon zen bitartean, Jose Gutierrez, Manolo Ruiz, Rafael Soto, Ignacio Rambla edo Francisco Jose Garcia bezalako maixuek eman zioten formazioa eta lehiaketa eta emanaldi ez gutxitan hartu zuen parte.

REAAEko epearen ondoren, Cadizko El Puerto de Santa Mariako La Cabana izeneko Trebatze Zentruan egin zuen lan, maila ezberdinetako zaldiak prestatuz.

2009an egin zuen lehen nazioarteko jauzia, Kanadako Cuatro L Andalusians Breederds eko zalditegiko proposamena jaso zuenean, espainiar arraza puruko zaldiak prestatu eta entrenatzeko xedean.

Ez da jasoko duen proposamen bakarra: Txinan ere interes handia dute Raulen lanean, Heilan Ecuestrian Eskolan europar zaldiak trebatu eta zaldizkoak doma klasikoan entrenatuko dituelarik.

2012an , Toledoko De Ymas zalditegiak zaldizko bezala eta irakasle bezala kontratatu zuen eta, egun, Sevillako Carmonako Epona Zentroan egiten du lan bera [1] .

Lanbide profesionalaz gain, clinics ezberdinak eman ditu Espainian eta munduan zehar: Burgos , Cadiz , Caceres , Erroma , Kalifornia , Ohio edo Texas .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]