Wikipedia, Entziklopedia askea
ROC 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan
(
ingelesez
:
Russian Olympic Committee
) 30 kiroletan parte hartu zuten
Errusiako
335 kirolarik ordezkatu zuen. Errusiaren zazpigarren agerpen jarraitua izango litzateke, baina
Munduko Dopingaren Aurkako Agentziak
erabaki zuen Errusiako kirolariek ezin zutela euren banderapean lehiatu,
dopin
eskandaluaren ondorioz. Atletek aukera izan zuten, hala ere, "Errusiako Komite Olinpikoaren" izenean lehiatzen, "ROC" akronimoa erabiliz
[1]
.
Nazioarteko Olinpiar Batzordearen erabakiz, ezin izan zuten
Errusiako bandera
erabili ez eta
Errusiako ereserkia
jo irabaziz gero. Taldekideek "ROC" izena zeraman jantziak erabiltzen zituzten, baina bertan Errusiako banderaren koloreak zeuden
[2]
. Errusiako ereserkiaren ordez
Katiuxa
abestia proposatu zuten, baina NOBek ez zuen onartu; ordezko gisa,
Piotr Ilitx Txaikovskiren
1. piano kontzertua
jo zen
[3]
[4]
.
Irekiera ekitaldian
Sofia Velikaia
eskrimalariak eta
Maksim Mikhailov
eskubaloilariak eraman zuten bandera
[5]
.
Abdulrashid Sadulaev
borrokalariak bandera eraman zuen itxiera ekitaldian
[6]
.
ROCek 71 domina irabazi zituen, horietatik 20 urrezkoak. Bosgarren amaitu zuten,
Britainia Handiko delegazioaren
ondoren eta
Australiako delegazioaren
aurretik. Hala ere, zilarrezko dominetan hirugarren eta brontzezkoetan bigarren izan zen.