- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
RIP
≫.
RIP
1981
. urtean
Arrasaten
(
Gipuzkoa
) sortutako musika taldea da.
- Karlos Agirreurreta
, "Mahoma" (ahotsa). (†)
- Jul Bolinaga (gitarra). (†)
- Eduardo Mancebo, "Portu" (baxua). (†)
- Txerra Bolinaga (bateria).
Taldea
Arrasaten
jaio zen
1981ean
. Garai hartako partaideak
Jul
(gitarra),
Txerra
(bateria),
Portu
(baxua) eta
Mallabi
(ahotsa) izan ziren. Hasiera batean
Doble Cero
izan zen taldearen izena.
Denbora gutxira
Mallabi
soldadutza egitera joan behar izan zuen. Hori ez zetorren taldearen jarrera anti-militaristarekin bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten.
Karlos "Mahoma"
, ordu arte taldearentzat furgonetako gidari-lanean zebilena, hartu zuten ordezko abeslari, baita taldearen izenaren aldatu ere, handik aurrera
RIP
taldea izatera pasa baitzen.
Kontzertu ugari jotzeko aukera izan zuten hasieratik, beste talde askorekin batera:
Cicatriz
,
Eskorbuto
,
Kortatu
,
La Polla Records
,
MCD
... Kontzertuotan, barruan gordeta zeukaten desadostasuna eta amorrua kanporatzen zuten. Kantuen hitzetan arau guztiak hausteko zeukaten gogoa islatzen zen:
Kaos
abestia zen horren adibiderik adierazgarriena.
1984
. urtean,
Spansuls
diskoetxeak argitaratu zien lehen diskoa:
Zona Especial Norte
EPa,
Eskorbutorekin
erdibana. Aurrerago,
1987an
,
No te muevas
LPa kaleratu zuten,
Basati Diskaken
eskutik.
Horren ondoren, denboraldi luze batez ez zen askotxorik jakin taldeaz, baina
1994an
HIESaren
aurka laguntzeko kontzertu baterako bildu ziren. Kontzertua grabatu egin zen eta
1995ean
HIESari aurre egiten
diskoa argitaratu zuen
Esan Ozenki
k.
RIPen
abestiez gain, talde ingeles batzuen bertsioak ere daude: haietako bat
Mondra
kantua da,
Liverpool
futbol taldearen ereserkiaren moldaketa bat. Beste bertsio ezagun bat
Angelic Upstartsen
"Victory" abestia da
[1]
.
1997
. urtean, zorigaitza etorri zen,
Portu
, taldeko baxu jolea, hilda aurkitu zuten, gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat. Urte berean,
Versiones
diskoa argitaratu zuten. Bertan, hainbat taldek (besteak beste,
Nuevo Catecismo Catolico
,
Dut
eta
Anestesia
)
RIPen
bertsioak egin zituzten.
Nahiz eta taldekide garrantzitsua galdu,
RIP
ek jotzen segitu zuen, gehienbat omenaldietan (
Portu
rena berarena edo
Luperena
,
Vulpes
) eta
euskal presoen
aldeko kontzertuetan. Haietan,
Porturen
anaiak,
Xabik
(
Zakarrak
eta
Iskanbila
taldeetako partaidea) hartu zuen baxua jotzeko ardura. Urte batzuk geroago,
Jon Zubiagak
(
Des-kontrol
,
Kaneria 13
eta
Gatillazo
) jo zuen baxua.
2000
. urtean, beste anitz talderekin batera,
Eskorbuto
ren omenezko
Tren con destino al infierno
diskoan, haien abesti baten bertsio bat jo zuten:
Ha llegado el momento (el fin)
.
2001ean
, kantu zahar bat grabatu zuten,
Me cago en la politica
. Hitzak pixka bat aldatu zituzten, grabaketa berezia baitzen. Kanta hori
Gasteizko Gaztetxeak
bere 13. urteurrenerako argitaratu zuen
Gaztetxeak Martxan!!
diskorako grabatu zuten, gaztetxeari laguntzeko. Abesti guztiak aurretik argitaratu gabeak ziren.
Azaroaren
3an,
Etsaiak
eta
Ume Gaiztuak
taldeetako partaide izandako
Jokinen
omenaldian esku hartu zuten: kontzertu hartan jotako lau kanta
2002an
argitaratu ziren disko batean.
RIP
ek kontzertuak ematen segitu zuen, baina
2003
. urtean,
Karlos "Mahoma"
hil zen. Esan daiteke harez geroztik
RIP
taldea bukatu egin zela.
2005ean
,
Iker Barandiaran
eta
Iban Toledo
kazetari
arrasatearren
lanaren ondorioz,
Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk
DVD
-
CD
dokumentala argitaratu zen.
DVDean
, erreportaje, elkarrizketa, zuzeneko kontzertuak, argazkiak eta bestelakoak agerti dira.
CDan
argitaratu gabeko 14 abesti zahar ditu, batzuk
Mallabik
abesturikoak.
2006an
,
Destruye
fanzinearen 16. alearekin batera,
RIP
taldearen disko bat kaleratu zen,
83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna
izenarekin:
1983
eta
1984
urteetako kontzertu batzuen zuzeneko abesti batzuk daude.
2014ko
azaroaren 15ean, Jul Bolinaga (taldeko gitarra-jotzaile ohia),
The Potes
taldearekin
Bergarako
gaztetxean
jotzen ari zela, eszenatoki gainean hil egin zen
[2]
.
- Welcome to 1984 (
1984
, Maximum Rocknroll):
Antimilitar
kanta
- Bat, bi, hiru... hamar (
1995
,
Oihuka
)
- Grabaciones encontradas (
1995
, Locomotive Music)
- Versiones (
1997
)
- Tren con destino al infierno (
2000
)
- Gaztetxeak martxan (
2001
,
Gasteizko Gaztetxea
)
- Jokinen omenaldia (
2001
,
Gaztelupeko Hotsak
)
- Viva la punk (
2001
, Revelde discos)
- Spansuls 1981-1984 (
2002
, Ventura discos)
- 83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna (
2006
,
Musica Autonoma
)
- 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1
(
2008
,
Mondra Underground Sounds
)