Wikipedia, Entziklopedia askea
RB Leizig
(izen osoa
RasenBallsport Leipzig e.V
)
Alemaniako
Leipzig
hiriko futbol taldea da. 2016-17an egin zuen debuta Bundesligan.
Red Bull Arena
estadioan jokatzen du.
2009an sortu zuen
Red Bull
konpainiak eta zortzi urtetan Bundesligara iritsi da.
SSV Markanstadt
taldearen tokia hartu zuen, honek harrobiko taldeak eta talde teknikoa ere ezarri zuen.
Talde berriaren sorrera boikoteatzen saiatu ziren hiriko talde historikoetako zaleak,
Lokomotive Leipzig
eta
Sachsen Leipzig
. Alemaniako beste hainbat hiritan ere arazoak izan ditu, hala Berlinen edo Dortmunden, "plastikozko taldea" ezizena eman diote. Hala ere laugarren mailan jokatzen hasi eta mailaz igotzen joan zen 2015-16 denboraldian bigarren mailako bigarren postua eskuratu eta Bundesligara igo zen arte. Lehenengo denboraldia bikaina zan zuen eta bigarren postua eskuratu zuen Bundesligan. 2017-18ko
Txapeldunen Ligatik
kanpora gelditu ondoren
Europa Leagueko
final laurdenetara iritsi zen. 2020an Txapeldunen Ligako finalerdiak jokatu zituen baina
Paris Saint-Germainek
utzi zuen finalik gabe. 2020-21 denboraldian Ligan eta Kopan bigarren egin zuen. 2022an irabazi zuen arreneko titulua, Alemaniako Kopa,
SC Freiburgen
aurka penalti jaurtiketatan lorturikoa. 2023an bigarren kopa eskuratu zuen jarraian.
2010ko uztailean Red Bull Arena estadio berriztua estreinatu zuen, 44.199 ikuslerentzako tokia duena.
Kolore gorria eta zuria konbinatzen ditu ekipamenduan. Hauek dira azken urteetan erabilitakoak:
2023ko uztailaren 23an eguneratua.
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan RB Leipzigek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak: