Wikipedia, Entziklopedia askea
Primi Erostarbe Etxeberria
(
Onati
,
Gipuzkoa
,
1907ko
otsailaren 24a
-
Donostia
,
Gipuzkoa
,
1995eko
abenduaren 6a
) Euskal Herriko emakume
panderojole
eta irrintzilaririk ezagunenetako bat izan zen.
[1]
[2]
Onatiko Araotz auzoan jaioa. Bere gurasoengandik ikasi zuen panderoa jotzen. Plazaz plaza San Fermin Txiki egunean,
Pasaian
, hasi zen. Irrintzilaria ere izan zen, astoarekin herri batetik bestera mendiz joaten zen eta, bakardade horretan ikasi omen zuen irrintziak botatzen. Bazuen irrintzi berezi bat, "berde" xamarra. Eta horregatik "amona berde" deitzen omen zioten.
[3]
Gerra zibil
ostetik 80ko hamarkada arte Valentin Aldalurrekin batera plazaz plaza ibili zen.
[4]
Goizaldi eta
Argia dantza taldeekin
ere 20 urtez aritu zen.
Euskal Herri
osoan.
Europako
herrialde batzuetan ere jo zuen panderoa:
Suitza
,
Alemania
,
Austria
[5]
.
1982ko San Martin egunean jo zuen azken aldiz jendaurrean.
- 1996an EHTEak omenaldia eskaini zion Primi Erostarberi Gernikan.
- 2006ko
Zinemaldiak
,
Juan Miguel Gutierrez
zinegilearen,dokumentala
Isiltasun kalea/Calle Silencio
aurkeztu zuen. Filma kaleko musikariei eskainita dago, bertan Primi Erostarbe agertzen da.
[6]
- 2018ko irailean Arrasateko trikitixa eskolak omenaldi bat egin zion goraipatzeko egindako lana panderoa eta irrintziek galdu ez daitezen
[7]
- 2010eko urrian Onatin, herriko Lizargarateko Trikizale Elkarteak saio bat egin zuen bere omenez.
[8]