Wikipedia, Entziklopedia askea
Pixies
rock alternatiboko
musika talde bat da,
Bostonen
1986an
sortua. Taldea
1993an
desegin zen modu garratzean, baina
2004an
berriro batu zen.
Black Francis
(ahots nagusia, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa),
Joey Santiago
(gitarra elektrikoa),
Kim Deal
(baxua eta bigarren ahotsa), eta
David Lovering
(bateria ) izan dira taldearen kideak hasieratik.
AEBetan
arrakasta apala lortu bazuten ere,
Erresuma Batuan
eta gainerako
Europan
ospetsuagoak bilakatu dira, nahiz eta ez duten arrakasta luzeegia erdietsi musikaren korronte nagusian.
[1]
Taldearen estiloa punkean eta indie rockean oinarritzen da, eta, oso melodikoa izan arren, narritagarria izan daiteke. Black Francisek sortzen ditu taldearen letra gehienak, eta haren ukitu etsigarria eta ahuenezkoa nabaria da. Oso maiz, kanta kriptikoak idazten ditu ezohiko gaiei buruz -UFOak edo surrealismoa, esate baterako-. Taldearen kanta ugarik desoreka mentala, Bibliako irudi bortitzak eta oinaze fisikoa dituzte hizpide.
Taldea sarri hartzen da rock alternatiboaren
1990eko hamarkadako
loraldiaren aitzindaritzat, nahiz eta desegin ziren hartze horrek ekar zekizkien onurak jaso aurretik.
[2]
Nirvanako
Kurt Cobainek
berak aitortu zuen gauza asko zor zizkiola Pixis-i.
[3]
Beste talde alternatibo batzuek antzeko aitorpenak eginda, Pixisen ospea nabarmenki hazi zen desegin eta ondoko urteetan.
[4]
- ↑
Stephen Thomas Erlewine,
American Alternative Rock/Post-Punk
Allmusic.com-en
[1]
- ↑
Stephen Thomas Erlewine,
Pixies-en biografia
Allmusic.com-en
[2]
- ↑
Kurt Cobain on Pixies and The Breeders
, Melody Maker-en
[3]
- ↑
Jean-Michel Biel eta Christophe Gourraud,
Homages to the Pixies
,
[4]