Wikipedia, Entziklopedia askea
Piranha
(
euskaraz
Pirana
)
1978ko
Joe Dante
estatubatuar
zinema zuzendariak
zuzendu eta
John Sayles
gidoigileak
idatzitako
beldurrezko film
bat da.
Bradford Dillman
,
Heather Menzies
,
Kevin McCarthy
,
Keenan Wynn
eta
Dick Miller
aktoreek antzeztu zuten.
Roger Corman
zuzendari eta ekoizleak ekoiztu zuen. Filma
Steven Spielbergek
zuzendutako
Jaws
filmaren nolabaiteko parodia bat da, eta garai hartan estreinatu ziren
B film
generoko
Grizzly
eta
Orca
filmeetan ere oinarritu zen.
Estreinatu eta berehala,
kultuzko filma
bilakatu zen. Jarraipen film hauek izan ditu:
Piranha II: The Spawning
(1981), izenburu berdineko
Piranha
(1995) eta
Piranha 3D
(2010), eta
Piranha 3DD
(2012).
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB
. Bi neska-mutil nerabe elkarrekin bakarka gau ezberdin bat igarotzeko asmoz basoan barneratu eta denbora batez oinez ibili ondoren itxuraz abandonatua dirudien militar instalakuntza bat topatuko dute. Bertan igerileku itxura duen ur tanke bat aurkituko dute, baina bi gazteak bertan igeri egiteko sartzean ustekabean
pirana
batzuek eraso eta hilko dituzte.
Gertakari latz honen ondoren, Maggie McKeown (
Heather Menzies
) doktorea nerabeak topatzeko bidalia izango da, eta haien bila ari dela militar instalakuntza topatuko du, bertan instalakuntza zaintzeaz arduratzen den Robert Hoak (
Kevin McCarthy
) doktorearekin elkartuko da. Bera da AEBtako Armadak
Vietnamgo Gerran
arma gisa erabiltzeko asmoz pirana hiltzaile horien proiektua garatzeko ardura jaso zuen zientzialaria, baina proiektuak aurrera egin ez zuen arren, berak piranak bizirik mantendu zituen. Bi zientzialarien artean eztabaida egon ondoren, Maggiek nahi gabean piranak alboko errekan askaraziko ditu, aldi berean, erreka hau inguru guztiko ibaiadarrekin lotua dagoenez, eskualde edo ibarra osoko udalerrietako biztanleriak arriskuan egongo dira. Pirana horiek akatu eta milaka lagunen bizia salbatzeko, Maggiek Paul Grogan (
Bradford Dillman
) gidariaren laguntza izango du.