Piazza del Popolo
izenekoa,
Erromako
enparantzarik
ezagunenetako bat da.
Euskeraz,
Herriaren plaza
bezala itzuliko litzateke. Eztabaida dago enparantzaren izenaren jatorriari dagokionez. Alde batetik, gaur egun
Santa Maria del Popolo basilika
dagoen tokian Erromako herriak
1099
. urtean altxatu zuen kapera dago. Bestetik, toki honetako
makal
ugaritasuna (makala, italieraz,
pioppo
da, eta
latinez
populus
). Bi aukera hauen artean dago eztabaida.
Enparantza Aureliar Harresiak zirenen iparraldeko atean dago, non lehen Flaminiar Atea zegoen, hain zuzen ere,
Via Flaminiaren
hasieran, Inperio garaian, iparralderanzko galtzada nagusia zena. Enparantzaren gaur egungo diseinua, estilo neoklasikoa da
Giusseppe Valadier
arkitektoak
1811
eta
1822
artean egina. Hau, eraikin batzuk botatzeaz arduratu zen enparantza, bi zirkuluerdi harmoniatsuz hornitzeko. Diseinu honek, antzinako enparantzaren Via Flaminian zentraturiko
trapezoide
formarekin apurtzen du. Horren ordez, bi zirkuluerdiak,
Gian Lorenzo Berninik
egindako
Vatikanoko
San Petriren Enparantzaren
kutsu argikoak dira.
Ramses II.a
faraoi egiptoarrari eskainitako obelisko bat,
Heliopolisetik
ekarritakoa, enparantzaren erdian altxatzen da.
Obelisko flaminiarra
, hala ezagutzen baita obelisko hau,
Erromako
bigarren antzinakoena eta garaienetakoena da, 24 metrorekin, edo 36, oinarriarekin kontatuz. Bere antzinako kokapena
Zirku Nagusian
,
K.a. 10
. urtetik datatzen da,
Augusto
enperadorearen aginduz.
Domenico Fontanak
erdian kokatzea aukeratu zuen
1589an
,
Sixto V.a
aita santuak sustatutako hiri planaren zati bezala. Lehenago, iturri batek apaintzen zuen enparantzaren erdialdea. Aipaturiko iturria, gaur egun,
Piazza Nicosian
dago, bertara
1818an
eramana izan ondoren, inspirazio egiptoarreko iturriak obeliskoaren oinarriari gehitu zitzaizkionean.
Iparraldetik begiratuz, hiru kale abiatzen dira enparantza honetan, hirukote ospetsua eratuz, Via del Corso erdialdean, Via del Babuino ezkerrean eta Via di Ripetta eskuinaldean. Santa Maria dei Miracoli (
1681
) eta Santa Maria in Montesanto (
1679
) eliza bikiek (chiese gemelle), Carlo Rinaldik hasiak eta Bernini eta
Carlo Fontanak
amaituak, kaleen gurutzatzeak mugatzen dituzte. Arreta handiz aztertuz gero, bien artean ezberdintasunak agertzen dira, asimetria barrokoaren antzera, diseinu neoklasikoak izango balira gertatuko ez zena.
Hegoalderantz, Via del Corsok antzinako Via Flaminiaren ibilbidea jarraitzen du (harresien barnean hala deitzen ez zena), Kapitolio muinotik eta Erromatar
Forotik
datorrena. Antzinako Via Flaminiak,
Erdi Aroan
aldatu zuen bere izena, Via Lata deitzera pasa zelarik, gaur egungo Via del Corso izenarekin geratu aurretik,
Piazza Venezian
amaitzen dena. Via di Ripetta Augustoren mausoleotik igarotzen da
Tiber
ibairaino heldu arte, non,
XIX. menderarte
Porto di Ripetta delakoa aurki zitekeen. Via del Babuinok,
Piazza di Spagna
delakoan amaitzen denak, bere izena,
Silenoren
eskultura grotesko batetik hartzen du "Babuinoa" ezizen herrikoiarekin ezagutzen dena.
Iparraldean,
Porta del Popolo
eta Santa Maria del Popoloko eliza zaharra altxatzen dira. Portak, bere azken eraldaketa
1655ean
jasan zuen,
Alexandro VII.a
aita santuak
Kristina Suediakoa
erregina hartzeko txukuntzea agindu zuenean, bere katolizismora bihurtze eta
abdikazioaren
ondoren. Diseinuaz, Bernini arduratu zen. Bitxia da, ohi, halako ospakizun egiturak, oso erresistenteak ez diren materialetan egiten diren bitartean, Erroman, harriz egin izana. Enparantza,
Carabinierien
polizia-etxe batek osatzen du. Honen kupulak, Santa Maria elizarena islatzen du.