Wikipedia, Entziklopedia askea
Phan B?i Chau
(
Nghe An probintzia
,
Vietnam
,
1867ko
abenduaren 26a
-
Hue
, Vietnam,
1940ko
urriaren 29a
) Vietnamgo idazle eta politikaria izan zen.
Vietnamgo erresistentzia mugimenduetako kidea izan zen, eta Vietnamgo burujabetasunaren aitzindaria.
1903an
Luu cau huyet le tan thu
alegoria idatzi zuen; bertan
japoniarrek
Ryukyu uharteak
galdu zituztenean izandako atsekabea vietnamdarrek independentzia galdu zutenean izandakoarekin parekatzen du.
1905ean
Japoniara zabaldu zituen erresistentziaren aldeko ideiak.
1906an
Sun Yat-sen
txinatar
iraultzailea ezagutu zuen. Txinan Viet Nam Quang Phuc Hoi (Vietnam eraberritzeko elkartea) eratu zuen. Taldeak
Indotxinako
frantses gobernaria hiltzeko asmoa izan zuen, baina huts egin zuen. Kartzelan egon zen 1914tik 1917ra bitartean.
1925ean
berriz atxilotu zuten, baina vietnamdarrek haren aldeko protesta handiak egin zituzten, eta aske utzi zuten.
Autobiografia-liburu bat eta poesiak idatzi zituen. Lan ezagunena:
Viet Nam vong quoc su
(1906,
Vietnam galduaren historia
).