Petri Semenoitz Gatzolatzekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Petri Ximenitz Gatzolatzekoa ≫ orritik birbideratua)
Petri Semenoitz Gatzolatzekoa
Iruneko gotzaina

1241 -
Petri Ramirez Piedrolakoa - Armingot
Elizbarrutia: Iruneko elizbarrutia
Bizitza
Jaiotza Gatzolatz
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Heriotza 1266ko urriaren 28a
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Petri Semenoitz Gatzolatzekoa ( Gatzolatz , XIII. mendeko hasiera ? 1266ko urriaren 28a ) nafar elizgizona izan zen [1] .

Aita Semeno Gatzolatzekoa izan zuen, Erresumako zalduna izan zena. Kikiltzen ez zen Iruneko apezpikua izan zen, elizaren boterea sendotzeko borrokatu zuena. [2]

Tibalt I.arekin harreman txarrak izan zituen; 1244an Agoitzen zeuden onibar batzuk aitzakiatzat hartu eta erregea Elizaren askatasuna urratzen zuela salatu zuen. Harrezkero ez zen giro haien artean eta erregea eskumikatzekotan izan zen. Tibalt II.ak ere aurkaria izan zuen apezpikua.

Elizaren barnean ere arerio asko izan zituen: Iratxeko monasterioari bere elizetan apaiz izendatzea galarazi zion; San Juan de la Pena monasterioarekin , frantziskotarrekin eta Zaragozako gotzainarekin ere liskarrak izan zituen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Fernandez Perez, Gregorio. (1820). Historia de la iglesia y obispos de Pamplona. II, 10-31 or. .
  2. Goni Gaztambide, Jose. Los obispos de Pamplona del siglo XIII. , 95-135 or. .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]



Aurrekoa
Petri Ramiritz Piedrolakoa
Iruneko apezpikua
1242 1266
Ondorengoa
Armingot