Wikipedia, Entziklopedia askea
Pertsona gramatikala
[1]
izenordainak
eta
adizkiak
aldatzen dituen gramatika kategoria da, hitz egiten duenari (lehen pertsona), entzuten duenari (bigarren pertsona) edo beste norbaiti (hirugarren pertsona) egokitzen zaiena.
Euskaraz,
aditz jokatuen
eta jokatu gabeen artean dagoen desberdintasunik handienetakoa pertsona marka izatea edo ez izatea da. Aditz jokatuek perpausean parte hartzen duten zenbait izen sintagmaren ordezko diren pertsona markak dituzte. Aditzak pertsona komunztadura du perpauseko
NOR
,
NORI
eta
NORK
izen sintagmekin, hots, bat datoz aditzaren pertsona markak eta perpausaren sintagma horiek. Hona aditzaren hasieran agertzen diren pertsona markak
n
- (lehen pertsona singularra),
h
- (bigarren pertsona singularra),
g
- (lehen pertsona plurala),
z
- (bigarren pertsona plurala); aditzaren amaierakoak -
t
, -
k
/ -
n
, -
gu
, -
zu
, -
zue
). Hirugarren pertsonaren ezaugarria
ø
dela esan daiteke, eta horrenbestez,
d
-
z
- edo
l
- hasierakoak ez dira denboraren adierazgarri besterik.