Wikipedia, Entziklopedia askea
Perry Mason
AEBko
telesail
bat da.
Erle Stanley Gardner
estatubatuar abokatu eta idazleak sortutako
Perry Mason
abokatuaren kontakizunetan oinarritua dago.
1957ko
irailaren 21etik
1966ko
maiatzaren 22ra arte
CBS
katean aireratu zen.
Raymond Burr
,
Barbara Hale
,
William Hopper
,
William Talman
,
Ray Collins
,
Wesley Lau
eta
Richard Anderson
aktoreek antzeztu zuten.
The New Perry Mason
(1973-1974) eta
Perry Mason
telefilmeen (1985-1995) jarraipenak izan ditu. 2020an
izenburu bereko berregokitzapen
bat izan zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Perry Mason (
Raymond Burr
)
Los Angeles
hiriko hilketa kasu nahasietan aditua den eskarmentu handiko abokatua da. Ia atal guztiek egitura berbera dute:
- Perry Masonen bezeroari hilketa egitea leporatzen diote.
- Masonek, Della Street (
Barbara Hale
) idazkaria eta Paul Drake (
William Hopper
) ikertzailearen laguntzaz, benetazko hiltzailea nor den aurkitu eta haren aurkako frogak jaso, eta ondorengo epaiketan epailearen aurrean bere bezeroa errugabetzeko kasuari buruzko xehetasunik txikiena ere aztertuko du.