Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Tanui
(
Nakuru
,
Kenya
, 1990eko abenduaren 22a) Kenyako
atleta da
,
Rio 2016ko Olinpiar txapeldunordea
10.000 metroko
lasterketan.
Mosku 2013ko
munduko txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen 10.000 metrotan,
Mo Farah
britainiarraren eta
Ibrahim Jeilan
etiopiarraren atzetik kokatuz .
Bi urte geroago,
Pekinen
egin zen 2015eko munduko txapelketan, brontzea lortu zuen berriro proba berean, berriro Mo Farahen ondoren, baina oraingoan bigarren postuan
Geoffrey Kipsang
keniarra izan zen.
Hurrengo urtean
2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan
zilarra irabazi zuen proba berean, beste behin Mo Farah-ren ondoren, eta
Tamirat Tola
etiopiarraren aurretik (brontzea).
Eta
Londresko 2017ko
munduko txapelketan brontzezko domina irabazi zuen proba berean, behin Mo Farah (urrea) eta
Joshua Cheptegei ugandarra
(zilarra) izan ondoren.