Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Reynaud
(
Barcelonnette
,
Frantzia
,
1878ko
urriaren 15a
-
Paris
, Frantzia,
1966ko
irailaren 21a
)
politikaria
izan zen. Jakituna zen ekonomia arloan, eta Frantziako Finantzako ministro (1930), Kolonietakoa (1931-1932) eta Justiziakoa (1932) izan zen. Finantzako ministroa izan zen berriro ere
Edouard Daladierren
gobernuan (1938-1940). Gerrarako aurrekontua prestatu zuen.
Alemaniarrek
atxilotu zuten, eta gerra amaitutakoan diputatu (1946), Finantzako ministro (1948) eta lehendakariorde (1954) izan zen.
De Gaulle
aginpidera itzultzearen aldeko agertu zen 1958an, eta
Frantziako V. Errepublikako
konstituzioa idazteko lanetan parte hartu zuen.