Paul Klee
|
---|
(1911)
|
|
Jaiotza
| Munchenbuchsee
,
1879ko
abenduaren 18a
|
---|
Herrialdea
|
Prusiako Erresuma
Suitza
|
---|
Heriotza
| Muralto
,
1940ko
ekainaren 29a
(60 urte)
|
---|
Hobiratze lekua
| Schosshalden cemetery
(en)
|
---|
Heriotza modua
| berezko heriotza
:
esklerodermia
|
---|
|
Ezkontidea(k)
| Lily Klee
(en)
|
---|
|
Heziketa
| State University of Music and Performing Arts Stuttgart
(en)
Municheko arte ederren akademia
|
---|
Hizkuntzak
| alemana
|
---|
Ikaslea(k)
| |
---|
|
Jarduerak
| margolaria
,
unibertsitateko irakaslea
,
artista bisuala
,
artista grafikoa
,
litografoa
,
diseinatzailea
,
grabatzailea
,
arkitektura proiektuen marrazkilaria
eta
marrazkilaria
|
---|
|
Lantokia(k)
| Munich
Berna
Weimar
Dusseldorf
Paris
eta
Dessau
|
---|
Enplegatzailea(k)
| Kunstakademie Dusseldorf
(en)
|
---|
Lan nabarmenak
| |
---|
Influentziak
| James Ensor
,
Pablo Picasso
eta
Artistry of the Mentally Ill
(en)
|
---|
Kidetza
| Die Blaue Vier
(en)
Der Blaue Reiter
|
---|
Mugimendua
| espresionismoa
surrealismoa
Puntillismoa
Bauhausa
Color Field
(en)
|
---|
Genero artistikoa
| arte abstraktua
geometric abstraction
(en)
|
---|
Musika instrumentua
| biolina
|
---|
|
Parte hartutako gatazkak
| Lehen Mundu Gerra
|
---|
|
|
|
Paul Klee
(
Munchenbuchsee
,
Suitza
,
1879ko
abenduaren 18a
-
Muralto
,
Suitza
,
1940ko
ekainaren 29a
)
Suitzan
jaiotako
alemaniar
margolaria izan zen.
Surrealismo
,
espresionismo
eta
abstrakzioaren
artista nabarmenenetako bat da.
Aita musika irakaslea zuen.
Bernako
eskolan aritu ondoren,
Municheko
Akademiara joan zen. Han
Franz von Stucken
ikasle izan zen (
1898
-
1900
), eta harekin bereganatu zituen
Jugendstil
arte joeraren oinarriak.
1901
. urtean
Italiara
joan zen lehenengo aldiz. Bidaia hura Hermann Haller suitzar eskultorearekin batera egin zuen. Bernan amaitu zituen pintura ikasketak, eta musika, arte grafikoak eta klasikoen irakurketarekin osatu zituen.
1902
-
1906
urte bitartean
William Blake
,
Gustav Klimt
,
Goya
eta,
Parisera
egindako bidaia batean,
Leonardo da Vinci
eta
Rembrandten
lanak ezagutu zituen.
Akuaforte
sail bat (
Birjina zuhaitz gainean
, 1903;
Antzezlea II
, 1904) eta beira gainean egindako 26
urmargo
(
Kalea eta gurdia
, 1907, F. Laurens bilduma,
Cincinnati
) izan zituen lehenengo lan aipagarriak.
1908
. urtea arte ez zituen
Van Gogh
,
Paul Cezanne
,
Matisse
eta Frantziako eskolako beste pintoreen obrak ikusi. Aipatzekoak ditu
Voltaireren
Candide
lanerako egin zituen marrazkiak (
Oihala esku beldurtiz jasotzen du
, 1911, Klee Fundazioa, Berna).
1911n
Der Blaue Reiter
taldearekin jarri zen harremanetan eta
Alfred Kubin
,
Vasili Kandinski
,
August Macke
eta
Franz Marc
ezagutu zituen. Margolari horiekin
Berlingo
Bigarren Erakusketan parte hartu zuen.
Parisen
Robert Delaunayren
adiskide izan zen, eta giro
kubistarekin
izan zituen harremanak. Formen balio psikologikoari buruzko analisia alde batera utzi eta argi, kolore, mugimendu eta iragankortasunaren inguruko arazoak aztertzeari ekin zion Kleek.
Louis Moilliet
eta Macke pintoreekin
Tunisiara
joan zen bidaian. Garrantzi handikoa izan zen bisitaldi hura Kleerentzat, han aurkitu baitzuen kolorea (Hammamet eta bere mezkita, 1914, Paris, Berggruen bilduma).
Lehen Mundu Gerran
alemaniar gudarostean aritu zen, besteak beste hegazkinen hegoak margotzeko kontratatu baitzuten.
1920an
Weimarko
Bauhaus
eskolan sartu zen eta
1924an
Kandinsky,
Lyonel Feininger
eta
Alexei Jawlenskyrekin
Blatte Vier
taldea osatu zuen. Garai horretan lan asko egin zituen. Errealitatea ulertzeko zuen modu berezia erakusten zuten beti bere margoetako gaiek, eta errealitate hori irudizko datu baten bidez adierazten zuen. Irudi horiek misterioz betetakoak izaten dira, tamainaz txikiak, argiz beteak, eta ikurrez inguratuak (
Antzoki botanikoa
, 1924, Lenbachhaus,
Munich
).
1925ean
Dessaura
joan zen, Bauhausen egoitza berrira, eta bere azterketa teorikoei ekin zien berriz ere. Azterketa horiek guztiak hil ondoren argitaratu zen lan batean bildu zituen.
1931an
Bauhaus utzi eta
Dusseldorfeko
akademiako irakasle bihurtu zen.
1933an
, ordea, Bernara aldegin behar izan zuen,
naziek
zigorra ezarri baitzioten.
Azken urteetako lanak ordura artekoak baino dramatismo handiagokoak dira: heriotzaren inguruko ikurren oso antzekoak direnak maiz ageri dira obra horietan (
Insula Dulcamara
, 1938;
Heriotza eta sua
, 1940; Klee Fundazioan biak, Bernan).
Pinturaren teoria eta praktika elkarri lotu dituzten artista moderno nagusietako bat da Klee. Haurtzaroan izan zituen obsesio ilunak ametsezko irudi alai bihurtu zituen heldutasun garaiko lanetan. Gogoeta didaktikoak egiaztatze balioa zuten harentzat, eta ez zuten inoiz sormena eta forma berrien bilaketa oztopatu. Kleeren ideien erakusgarri garbia da
Aitorpen sortzailea
lana. Lan horretako oharrak ezinbestekoak dira Kleeren lan, ikur, eremu kromatiko eta egitura formalen mundua arautzen duten prozesuen esanahia ulertzeko.
Abstrakzioaren
teoria landu baten erabilerak eta bere asmamen bereziak inozentzia itxura nabaria ematen diete Kleeren lanei. Kolorearen erabilerari buruzko teoriarik berrienez jabetu zen, eta kolore eta argien sen bikaina erakusten du bere irudi bitxi irudimentsuetan. Hil arte lanean jarraitu zuen. Azken zazpi urteetako lanak kolore ilunagoen erabiltzea du bereizgarri.
|
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
|
-
In den Hausern von St. Germain
,
1914
Zentrum Paul Klee,
Berna
.
-
Puxika gorria
,
1922
Solomon R. Guggenheim Museum,
New York
.
-
Senecio
,
1922
Kunstmuseum Basel,
Basilea
.
-
Polifonia
,
1932
Emanuel Hoffman fundazioa,
Basilea
.
-
Ad Parnassum
,
1932
Kunstmuseum Basel,
Basilea
.
-
Arrosa heroikoak
,
1938
Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen,
Dusseldorf
.
-
Insula Dulcamara
,
1938
Zentrum Paul Klee,
Berna
.
-
Heriotza eta sua
,
1940
Zentrum Paul Klee,
Berna
.
-
Eskuzko txotxongiloa titulurik gabe (autorretratua), 1922
-
Biaduktuen iraultza
, 1937, Hamburger Kunsthalle