한국   대만   중국   일본 
Paul J. Sachs - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Paul J. Sachs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul J. Sachs
museo zuzendari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Paul Joseph Sachs
Jaiotza Manhattan 1878ko azaroaren 24a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Cambridge 1965eko otsailaren 18a  (86 urte)
Familia
Aita Samuel Sachs
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Dwight School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak bankaria , eduki-editorea , irakaslea , arte bildumagilea eta arte-historialaria
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Harvard Art Museums (en) Itzuli
Wellesley College
Fogg Museum (en) Itzuli
Kidetza Roberts Commission (en) Itzuli

Find a Grave: 140734090 Edit the value on Wikidata

Paul Joseph Sachs ( New York , AEB , 1878ko azaroaren 24a - Cambridge , Massachusetts , AEB , 1965eko otsailaren 18a ) estatubatuar enpresaria eta museo zuzendaria izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Paul J.Sachs Harvardeko Fogg arte museoko zuzendaria eta museologia modernoaren aitzindarietakoa izan zen. 1922an museoko lana eta museoko arazoak izeneko ikastaro berritzailea ematen hasi zen Harvard Unibertsitatean . Artearekin zuzenean zerikusia zuten gaiez gain, museoen finantzei eta kudeaketari buruzkoak ere jorratzen zituen ikastaroan. Sachsen eskoletatik gero AEBetako eta Europako museo nagusietako zuzendari eta kudeatzaileak izango ziren ikasle asko igaro ziren eta, hala, haren ikuspegiak eragin handia izan zuen XX. mendeko museologian [1] .

Erakusketa-espazioen antolaketa ere landu zuen Sachsek. Artelanak altuegi jartzeko joera zegoela uste zuen eta Fogg museoan koadroak ikuslearen begien parera jaistea erabaki zuen [1] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b Irazustabarrena, Nagore. (2014-05-25). ≪Koadroak gehiegi jaitsi zituen museologoa≫ Argia  CC-BY-SA lizentzia .