Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Leo Gustav Behncke
(
1869ko
abuztuaren 13a
?
1937ko
urtarrilaren 4a
)
Lubecken
jaiotako
Almirante
alemaniarra
izan zen.
Lehen Mundu Gerran
,
Jutlandiako guduan
, Alemaniako Itsas Zabaleko Flotaren III.Eskuadroiaren komandantea izan zen.
Hamalau urterekin itsas armadan sartu zen, eta ofizial gisa Ekialde Urruneko
kanoiontzi
baten buru izan zen.
Kielgo
Itsas Akademian ikasi ondoren Estatu Nagusian lana lortu zuen.
SMS
Falke
gurutzaontzi babesgabearen komandante gisa, Txinako uretara itzuli zen eta gutxira kapitain mailara igo zutenean,
SMS
Wettin
korazatuaren kapitaina izendatu zuten. Aurrerago
SMS
Westfalen
Dreadnought-aren
kapitaina izan zen.
Behncke
Konteradmiral
(Kontralmirante) izendatu zuten Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen, eta berriz ere Estatu Nagusiari esleitu zioten. Gerran zehar,
Alfred von Tirpitz
almiranteak
itsaspeko gerrari
buruz zituen teorien aurka agertu zen, eta III. Eskuadroiaren buru izendatu zuten, alemaniar itsas armadako bederatzi korazatu modernoenetatik zortzik osatua (
Konig
eta
Kaiser
klaseak).
SMS
Konig
ontzian zihoazen ontzi hauen buru, Behnckek Jutlandiako guduan parte hartu zuen. Guduan jaurtigai ezpal batek larriki zauritu bazuen ere, ontzi-armada osoaren buru aurkitu zen ekintzaren hirugarren fasean.
[1]
Ekialdean,
Albion Operazioaren
testuinguruan,
1917ko
Moon Soundeko guduan
errusiar flotaren zati baten erretiratzea eragotzi zuen eta
Slava
korazatua hondoratu zuen. Ordurako,
Vizeadmiral
(
almiranteorde
) maila zuen, eta hurrengo urtean,
Eduard von Capelle
almiranteak uko egin ondoren, Itsas Bulego Inperialeko Estatu Idazkaritzaren zuzendaria bihurtu. Kargua hilabete batez baino ez zuen bete, kargua uztera behartuta egon baino lehen.
Behnckek kargua berreskuratu zuen gerra ostean,
Adolf von Trotha
almirantea ordezkatuz, eta 1924an erretiratu zen itsas armadatik. Erretiroan, Behncke Alemaniar-Japoniar Elkarteko presidentea izan zen.
[2]
- ↑
(Alemanez)
Biographie, Deutsche.
≪Behncke, Paul - Deutsche Biographie≫
www.deutsche-biographie.de
(Noiz kontsultatua: 2024-04-01)
.
- ↑
Hildebrand, Hans H.; Henriot, Ernst. (1988).
Deutschlands Admirale 1849-1945: die militarischen Werdegange der See-, Ingenieur-, Sanitats-, Waffen- und Verwaltungsoffiziere im Admiralsrang.
Biblio Verl
ISBN
978-3-7648-1499-1
.
(Noiz kontsultatua: 2024-04-01)
.