Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul-Emile Janson
(
Brusela
,
1872ko
maiatzaren 30a
-
Buchenwald
,
1944ko
martxoaren 3a
) belgikar politikaria izan zen.
Belgikako
lehen ministroa izan zen 1937tik 1938ra.
Bruselako Unibertsitate Librean
ikasi zuen, eta han ere irakasle izan zen, eta abokatu gisa lan egin zuen.
Alderdi Liberaleko
kide izan zen eta 1912an aukeratu zuten lehen aldiz parlamentuko kide. Gerra-ministro, justizia-ministro eta karterarik gabeko ministro izan zen. Belgikako lehen ministro izan zen 1937ko azarotik 1938ko maiatzera arte. Geroago, Kanpo Arazoetako ministro izan zen
Hubert Pierlot
lehen ministroaren gobernuan.
Frantzian atxilotu zuten alemaniarrek 1943an, eta Buchenwald kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Han hil zen 1944an.
Paul-Henri Spaaken
osaba izan zen.
|
---|
| |