한국   대만   중국   일본 
Patxi Gallego - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Patxi Gallego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Gallego
Bizitza
Jaiotza Errenteria 1973ko apirilaren 10a  (51 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea , idazlea eta komikigilea
Lantokia(k) Euskal Autonomia Erkidegoa

Patxi Gallego Palacios ( Errenteria , Gipuzkoa , 1973ko apirilaren 10a - ) komikigile gipuzkoarra da.

Arte ederrak ikasi zituen Leioan . Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako , tartean " Lau Haizetara "rako, eta gaur egun, komikigilea izateaz gain, irakasle jarduten du Irungo ikastola batean.

2004an ekin zion "Xabinaitor" super-heroiaren inguruko umore trilogiari (" Pololoak "), helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena. Haren ibileraren bidez euskal identitateari buruzko gogoeta fresko eta berritzaileak aurkezten dituela esan da, umorezko kritika ironikoa eginez euskal gizartearen inguruan, hainbat topiko apurtzen. [1]

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Serrano, Amaia. (2017). Patxi Gallego: "Pololoak" trilogia (2004, 2006,2009).- Hemen: "Egungo euskal komikiaren historia" (ard. Iratxe Retolaza) Euskal Literatura Saila bilduman 17. t.(zuz. Jon Kortazar). Euskal Herriko Unibersitatearen Argitalpen Zerbitzua, 221-245 or. ISBN 978-84-9082-629-4 . .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]