Wikipedia, Entziklopedia askea
Patsy O'Hara
,
irlanderaz
Peatsai O hEadhra
(
1957ko
uztailaren 11
,
Derry
–
1981eko
maiatzaren 21a
,
Maze espetxea
)
INLAko
kidea izan zen.
1981eko Irlandako gose greban
hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.
1971an
Fianna Eireann
gazte erakundeko kide egin zen.
1971an
aurretiko epaiketarik egin gabe eta Sean anaiarekin batera
Long Kesh
espetxean preso sartu zuen.
1971ko
amaieran barrikada bat jartzen ari zela britainiar soldadu batek tiroz zauritu zuen. Zaurien ondorioz ezin izan zuen eskubide zibilen aldeko
1972ko Igande Odoltsuko Martxan
parte hartu izan.
1974ko
urrian berriz ere Long Keshen preso sartu eta
1975eko
apirilean aske utzi zuten, orduan
Irlandako Alderdi Errepublikar Sozialistako
eta
INLAko
kide egin zen.
1975eko
ekainean Derryn atxilotua izan zen eta beste 6 hilabetez preso eduki zuten.
1976ko
irailean berriz ere atxilotua eta 4 hilabetez espetxean egon zen.
1978ko
maiatzaren 10ean
eta
Irlandako Errepublikako
Estatu Segurtasunaren aurkako delituen legearen 30. artikuluaren arabera
Dublingo
O'Connell Street
kalean atzemana izan eta 18 orduz atxilotua egon zen.
1979ko
urtarrilean Derryra itzuli eta INLAko ekintzetan burubelarri sartu zen.
1979ko
maiatzaren 14an
atxilotua eta esku-granada baten jabetza izatea leporatu ondoren
1980ko
urtarrilean 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Espetxean zela INLAko preso taldeen buruzagitza onartu zuen.
1981eko Irlandako gose grebara
batu eta hartan parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen.
1981eko
martxoaren 22an
gose grebari
ekin zion, hain zuzen ere, lehenbiziko gosegrebalaria izan zen
Bobby Sands
hasi eta bi astetara.
Maiatzaren 21an
eta
Maze espetxean
, gaueko 23:29etan 23 urte zituela zendu zen, 61 egunez
gose-greban
egon ondoren. Gurasoek bere azken borondatea errespetatuz bizia salbatzeko medikuen laguntzari uko egin zioten.
|
---|
Hildako grebalariak
| |
---|
Biziraun zutenak
| |
---|