Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau gizonaren emakumearekiko nagusigoari buruzkoa da; buruzagitza erlijiosoa gaitzat duena beste hau da: ≪
Patriarkatu (Eliza)
≫
Patriarkatua
aita
edo
gizonik
zaharrena ?hau da,
patriarka
[1]
? etxeko nagusitzat duen gizarte-sistema da. Gizonek dure nagusitasuna,
emakumeen
eta
haurren
gainetik. Esanahi orokorragoan, gizarte- edo kultura-sistemetan gizonek gobernua eta
nagusitasuna
edukitzea da patriarkatua; emakume eta gizonen arteko desberdintasuna handitzen duena.
Arlo feministan,
patriarkatu
terminoa ?edo, batzuetan,
heteropatriarkatu
? erabiltzen da gizon eta emakumeen arteko
botere-banaketa
aipatzeko; alegia, gizonek lehentasuna duten egoera horiek aipatzeko:
boto-eskubidea
debekatzea, erregulazioa
sexu askatasunaren
aurkako delituetan,
genero-indarkerian
, seme-alaben
legezko zaintzan
, generoaren araberako
moral bikoitzean
, hizkuntzaren bidezko
sexismoan
, ikusezin egiteko mekanismoetan, ondorengotza lerroen erabakitzean (aitarengandik bakarrik datorren filiazioa eta aitaren abizena eramatea),
oinordetza-eskubideetan
, gizarte-harremanetako autonomia pertsonalean, saio publikoetan ―politiko zein erlijiozkoetan― parte hartzean eta, lanaren
banaketa-sexualean
oinarrituta, gizon eta emakume banaketako
lanbideei
estatusa
ezartzean.
Teoriko batzuek,
Michael Kimmel
,
Robert Connel
eta
Michael Kaufman
kasurako, gizonezkoen rolari buruz idatzi dute. Topiko erabilienak hauek dira: maskulinitate hegemonikoa eta maskulinitate berriak, emakumeen askapenerako prozesuekin lotuta daudenak.
[2]
- ↑
Euskaltzaindiaren hiztegia
1
iz. Leinu edo familia handi bateko burua.
Abraham patriarka. Itun zaharreko ºpatriarkak
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Huberman, H. eta L. Tufro (egokitzapena),. (2012).
Masculinidades plurales: reflexionar en clave de generos.
Buenos Aires: PNUD (Programa Naciones Unidas para el Desarrollo)
ISBN
978-987-1560-37-0
.
.