Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendiak erdituko dira...
... eta sagutxo irrigarri bat jaioko da.
Parturient montes, nascetur ridiculus mus
latinezko esapidea da. Adierazten du badirela iragarpen handiak dituzten gertakariak, baina hurbildu edo ezagutu ahala ez direnak hain garrantzitsuak. Hitzez hitz "Mendiak erdituko dira, sagu irrigarri bat jaioko da" esan nahi du. Euskaraz badira antzeko esanahia duten esaldiak, hala nola, "Min gutxi eta trapu asko", "Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatuta lau" edo "Zarata asko ta gauz on gutxi".
[1]
Jatorriz,
Esopo
[2]
r
en alegia baten bertso-lerroetako bat da,
Fedro
k gerora latinera eraman zuena,
Mons parturiens
[3]
. Ondoren,
Horazio
k bere
Epistulae ad Pisones
[4]
(
Ars Poetica
bezala ezagunagoa) lanean jaso zuenean zabaldu zen (
Epistula ad Pisones
139. bertso-lerroa) .