Wikipedia, Entziklopedia askea
Pandora Papers
(euskaraz ≪Pandoraren Paperak≫) mundu mailan egin den kazetaritza ikerketa erraldoi baten ondorioz filtratu diren 11,9 milioi dokumentu dira. Herrialde desberdinetako kazetariekin batera
International Consortium of Investigative Journalists
erakundeak koordinatu du ikerketa. Informazioak
2021eko
urriaren 2an
iragarri ziren eta hurrengo egunean hasi ziren plazaratzen. ICIJ erakundearen arabera hau izan da finantzia munduko dokumentuen filtrazio handiena. Txosten honen aurrekaria
Panama Papers
izenekoak izan ziren. Hurrenez hurren, Pandora Papersen bidez 11,9 milioi dokumentu filtratu dira (2,94 terabytes) eta Panama Papersen 11,5 milioi izan ziren (2,6 terabytes).
Jakinarazi dutenez, agirietan azaltzen dira, besteak beste, 330 politikari eta kargudun publiko baino gehiago eta munduko aberatsenen
Forbes zerrendako
133 pertsona. 1971 eta 2018 artean sortutako 27.000 konpainia baino gehiago dira auzian inplikatuak. Ia 30.000 onuradun dira horietan. Zerga iruzurraren gaineko ikerketak ia bi urte iraun du, eta 11,9 milioi artxibo baino gehiago aztertu dituzte: dokumentu idatziak, kalkulu orriak, posta elektronikoak eta irudiak. ICIJ kazetari elkarteak koordinaturik, munduko 117 herrialdetako 600 kazetarik baino gehiago hartu dute parte ikerketan. Besteak beste, ikerketan hedabide hauek izan dira,
Le Monde
,
The Guardian
,
The Washington Post
,
L'Espresso
,
La Nacion
eta
El Pais
. Auzian inplikatuak diren dirudunen izenak jakinarazteko garaian, ikerketan parte hartu duen hedabide bakoitzari bere herrialdekoak diren pertsonen datuak ematen zaizkio.
[1]
Zabaldutako artxiboak 14
Offshore konpainietatik
filtratu dira. Enpresa hauek
paradisu fiskalek
zerga gutxiago ordaintzeko eskaintzen duten aukera aprobetxatu egiten dute, jabetza norena den ezkutatzeko aukera. Horretarako ezkutuko gezurrezko konpainiak sortzen laguntzen diete iruzugileei.
Arlo guztietako izenak pilatzen dira paperetan:
Munde mailako 35 buru. Esaterako:
[2]
|
---|
Finantza-delitu eta krimenak
| |
---|
Finantza-fluxu opakoak
| |
---|
Finantza-eskandaluak
| |
---|