Panamako estatubatuar inbasioa
(
ingelesez
:
United States Invasion of Panama
;
gaztelaniaz
:
Invasion estadounidense de Panama de 1989
),
Arrazoi Justua Operazioa
(
ingelesez
:
Operation Just Cause
;
gaztelaniaz
:
Operacion Causa Justa
) kode izena zuena,
AEBek
1989ko
abenduaren 20a
eta
1990eko
urtarrilaren 31
bitartean
Panaman
burutu zuten inbasioa izan zen.
1989ko
abenduaren 20an
,
Vietnamgo Gerraren
ondoren egindako eraso bortitzena egin zuen
Pentagonoak
Panaman
. Garai horretan, aste batzuk lehenago,
Gerra Hotza
amaitu zen,
Berlingo Harresia
erori ostean eta AEBek hegemonia militarra justifikatzeko zerbait behar zuten,
komunismoaren
aurkako gerrak jada ez zirelako errentagarriak
[7]
.
Panaman,
Panamako kanala
kontrolatuta izan zuten XX. mende osoan AEBek. Ondorioz, herrialdea ekonomikoki zein militarki kontrolatzen zuten.
Pentagonoak
han bere base estrategikoenak egin zituen eta
Ameriketako Eskola
ere sortu zuen. Bertan trebatu eta hezi zituen
Latinoamerika
osoko armadaburuak eta talde paramilitarrak, mugimendu komunistak suntsitu eta gobernu sozialisten aurkako estatu kolpeak egingo zituztenak
[7]
.
1980ko
hamarkadan, AEBak Panamaren gaineko kontrola estilo
neokoloniala
jartzen hasi ziren. Batetik
Panamako kanalaren
kudeaketa bertako gobernuaren esku uztea hitzartu zuten, larrialdi militar bat gertatuz gero esku hartzeko baldintzarekin
[7]
.
Bestalde,
Omar Torrijos
jenerala guztiz argitu gabeko istripu batean hil ostean
Manuel Antonio Noriega
zegoen agintean;
CIArekin
lanean aritutakoa, baina azken urteetan
AEBetako Gobernuaren
interesetatik urrun zebilen eta bere interes pertsonalak babesten zituen. Esaterako, Torrijosen hilketarekin harremana izatea eta
narkotrafiko
bidez diru asko lortzea leporatzen zioten Noriegari. Herrialdean aurkari asko zituen, izan ere,
burgesiarentzat
oso errentagarria zen kanala, eta ez zuen nahi hura Panamako Gobernuaren esku egotea. Bestetik; ezkerrak eta herri mugimenduek presio handia egiten zuten
Panamako kanalaren
burujabetzaren alde
[7]
.
Ezegonkortasun hori baliatuta, AEB estatuburuaren aurkako kanpaina egiten hasi ziren. Horrela,
1989ko
udan soldadu estatubatuarrek nahi zuten moduan atxilotzen eta geldiarazten zituzten panamarrak, eta
errepideak
mozten zituzten segurtasun indarren erantzuna eragiteko
[7]
.
1989ko
abenduaren 18an
, istiluak egon ziren eta
AEBetako armadako
kide bat hil zuten.
Pentagonoak
orduan inbasioa justifikatzeko arrazoia aurkitu zuen.
Panaman
bizi ziren
estatubatuarren
interesen eta giza eskubideen defentsaren alde
Manuel Antonio Noriega
≪diktadore trafikatzailea≫ boteretik kentzeko operazioa hasi zuen
[7]
.
AEBek
eliteko 26.000 soldadu bidaltzeaz gain, bertan beste 12.000 zituen. Puntako teknologia militarra erabili zuten operazioan, tartean zeuden,
F-117
Nighthawk ehiza hegazkinak eta AH-64 Apache
helikopteroak
. Helburu ofiziala Noriega eta bere 12.000 soldaduko armada boteretik kentzea zela esan zuten baina
soldaduak
zibilak bizi ziren lekuetara ere sartu ziren, eta haien babesa ziren
enbaxada
eta eraikin publikoak suntsitu zituzten.
Bilbon
bizi eta Euskal Herriko hedabideekin jardun zuen
Juantxu Rodriguez
kazetaria bertan tiroz hil zuten militarrek
[7]
.
Panama
Hiriko langile auzoetan
erresistentzia
antolatu zuten herritarrek;
AEBtako
soldaduak harrituz, soldadu batzuek panamarrek txaloka hartuko zituztela uste zuten, misio ≪humanitarioa≫ izateagatik. Su eman zioten
El Chorrillo
auzo pobreari eta erasotu egin zituzten
Kuba
,
Nikaragua
,
Peru
eta
Venezuelako
enbaxadak. Gerora jakin zenez,
AEBetako
Gobernuak bazekien erasoen aurretik zein zen Noriegaren kokalekua baina, hala ere, babestea lortu zuen
[7]
.
Egun batzuetan, kontrol gabeko gunea bihurtu zen Panama eta eraso eta arpilatzeak zabaldu ziren. Ondoren,
Guillermo Endarak
hartu zuen presidente kargua, aurretik hauteskundeak irabazi zituenak, AEBek herrialdeko oposizioarekin Noriega agintetik kentzea negoziatu ondoren. Hala ere, inbasioa amaitu arte Endara itzalpean egon zen baina azkenik AEBetako base militar batean hartu zuen kargua eta ofizialki Panamako diktadura bukatu zen
[7]
.
Amerika Erdialdeko Giza Eskubideen Batzordearen
arabera, 2.000 eta 3.000 pertsona artean hil ziren gutxienez eta hildakoak Panamako
hobi komunetan
edota
Latinoamerikako
base militarretan omen daude lurperatuta. Bestalde, 20.000 pertsona inguruk etxea galdu zuten, horren truke diru-laguntzarik jaso gabe
[7]
.
Gerra adierazpenik ez zuen egin
Washingtonek
. Bestalde, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorrak inbasioaren kontrako ebazpen bat egin zuen, ≪nazioarteko legea eta estatuen independentzia, burujabetza eta lurralde osotasuna≫ ez zituela betetzen adieraziz. Segurtasun Kontseiluan ere egon zen antzeko agiri bat, baina AEBek betoa jarri zioten,
Erresuma Batuak
eta
Frantziaren
laguntzarekin
[7]
.
Aurkari arriskutsu baten aurkako eraso arrakastatsu moduan saldu zuten inbasioa eta
George H. W. Bush
presidenteari egoera hobetu zion barne politikan. Bestalde,
Pentagonoak
gerra egiteko modu berri bat ikasi zuen: esku hartze ≪humanitarioa≫.
Komunismoa
alde batera utzi eta giza eskubideak erabiltzen hasi zen erasoak justifikatzeko. Ondoren etorri ziren, besteak beste, Irak, Serbia, Afganistan, Libia, Yemen eta Siria
[7]
.