Publico (Hedabidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Publico (Espainia) ≫ orritik birbideratua)
Publico
Mota informazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntza gaztelania
Argitaratze lekua Madril
Formatua Sarekoa
Argitaletxea Mediapro
Banaketa
Banatze-eremua Espainia
Maiztasuna egunero (paperean argitaratzen zenean)
Salneurria 1,40 € (astelehenetik ostegunera) eta 2,50 € (ostiraletik igandera) (paperean argitaratzen zenean)
Historia
Ideologia Ezkerra
Sortzailea Jaume Roures
Zuzendaria Jesus Marana

www.publico.es
Facebook: diario.publico Twitter: publico_es Edit the value on Wikidata

Publico edo publico.es Espainiako egunkaria da, egun sareko edizioa soilik duena, eta gaztelaniaz argitaratua ( Kataluniako atala katalanez dago) eta Mediapro enpresarena. Bere akziodun nagusienetarikoak Jaume Roures eta Tatxo Benet dira. Egunkariak bere egoitza Madrilen du, eta Espainia osoan saltzen zen, paperean argitaratzeari utzi zion arte. Bere lehen zenbakia 2007ko irailaren 26an argitaratu zen, eta paperezko azken zenbakia 2012ko otsailaren 24an . Izan ere, arazo ekonomikoak zirela eta, data hartatik aurrera, paperezko edizioa argitaratzeari utzi, eta sareko ediziora mugatu zen Publico ren zabalpena. [1]

Sorreran, euro batean saltzen zen astelehenetik ostegunera, eta 2 euroan ostiraletik igandera; azken aldian, baina, astean zeharreko salneurria 1,40 eurokoa zen.

Langileak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Egunkariaren zuzendaria Jesus Marana da, bere zuzendariordea Manuel Rico , eta bere zuzentzaile orokorra David J. Torres. Bere lehen zuzendaria Ignacio Escolar izan zen (sorreratik 2009ko urtarrilaren 13ra arte). Geroago, zuzendaria Felix Monteira izan zen 2010eko martxoaren 4ra arte. Handik hona, Maranak zuzendaritza hartu du. Bere erredaktore nagusiak Manuel Rico (politika), Inigo Saez de Ugarte (mundua), Amparo Estrada (ekonomia), Patricia Fernandez de Lis (zientzia), Nacho Rojo (internet), Peio Hernandez Riano (kultura) eta Jose Miguelez (kirolak) dira.

Iritziaren atalean Manuel Saco , Espido Freire , Camilo Jose Cela Conde, Enrique Meneses, Alberto Olmos, Nativel Preciado, Ignacio Escolar , Berto Romero , El Gran Wyoming , Marta Nebot edo Toninoren izenak azpimarratu ahal dira.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) Publico cierra su edicion de papel Publico.es , 2012ko otsailaren 24a

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .