Oxusko altxorra
Akemenestar garaiko
zilar
eta
urrezko
ehun eta hirurogeita hamar
metalurgia
objetuez osatutako bilduma da.
K.a. 550
eta
K.a. 330
artean datatuak daude. Gaur egun bildumaren zatirik handiena
Londres
hiriko
Britainiar Museoan
dago, hiri bereko
Viktoria eta Albertoren Museoan
dauden pieza batzuk izan ezik.
Amu Daria
ibaiaren iparraldeko ibarrean topatu zirela uste da,
1876
-
1880
artean, gaur egungo
Tajikistanen
, eta antzinako
Baktriana
lurraldean; antzina Oxus edo Oxo izena zuen ibai horrek. Bilduma hori da gaur egun arte aurkitu den Akemenestar garaiko altxorrik garrantzitsuena; haren garrantzia ez dago metal preziatuen balio ekonomikoan bakarrik, baita akemenestar
urregintzaren
ikerketarako duen interesean ere.
Altxorra zalgurdi eta zaldi txikiez, zigiluez, iruditxoez, besokoez, txanpoiez, pitxerrez eta objektu pertsonalez osatua dago. Topatuak izan ondoren,
Britainiar Indiako
(gaur egungo
Pakistango
) hainbat saltokitan saldu zituzten eta, azkenik,
Augustus Wollaston Franks
antikuarioak bildu eta Britainiar Museoari eman zizkion
1897an
.
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page