Oxfam
edo
Oxfam International
Gobernuz Kanpoko Erakundeen
nazioarteko federazioa da, 13 elkarte 3.000 kiderekin eta 100 herrialde baino gehiagotan zabaldutakoa,
garapena
eta justizia sozialaren alde eta
pobreziaren
aurka lan egiten duena.
Bidezko merkataritza
ere lantzen duen arlo nabarmena da.
1942an
sortu zuten
Ingalaterran
"Oxford Committee for Famine Relief"
izenarekin.
Oxfam
ek
giza eskubideen
unibertsaltasuna onartzen du eta mundu mailako helburuak hartu ditu eskubide hauek martxan jartzeko:
- Bizibide jasangarriaren eskubidea.
- Oinarrizko gizarte zerbitzuen eskubidea.
- Segurtasun eta bizitza eskubidea.
- Entzuna izateko aukera.
- Nortasunerako eskubidea.
Oxfamek, pobrezia eta ezin ezer egitea, saihesteko moduko problemak direla uste du eta gizatiar ekintza eta politika borondatez ezabatu ahal direla. Bizibide jasangarriaren eskubidea, gizartean parte hartzeko ahalmena edukitzea, pertsonetan aldaketa positiboa eragitea, oinarrizko giza beharrak eta pozik egoteko eskubidea edukitzea da. Oxfamen iritziz
bakea
eta armen murrizketa funtsezko baldintzak dira garapenerako.
Oxfamen lehentasuna
elikagaien
falta eta gosea kentzea da, azkenengo urteetan goseteak eragozteko estrategiak garatu dituzte. Janariaz eta medikuntzaz gainera, Oxfamek tresnak ematen dizkie pertsonei haien burua aske edukitzeko eta nazioarteko
merkataritza
sustatzen du.
Oxfamek merkataritza-justizian,
Bidezko Salerosketan
, hezkuntzan, zorretan, nazioarteko laguntzan, bizitzaren mantenuan, osasunean,
HIESean
, genero berdintasunean, gudetan,
hondamendi naturaletan
, demokrazian,
giza-eskubideetan
eta
klima-aldaketan
lan egiten du.
“Saving for Change” programari esker, Oxfam lan egiten ari da komunitateei ekonomikoki garatzen laguntzeko.
Gainera, Oxfamek sorospen-zerbitzuak eman ditu hainbat krisietan munduko leku askotan, adibidez: gatazka israeldar-palestinarrean,
Ipar Koreako
gosetean, 2011ko Afrika adarreko elikadura-krisian, 2011ko
Saheleko
lehortean, Ingrid eta Manuel
ekaitz
tropikaletan eta Nepaleko
lurrikaran
. Oxfamek mundu mailako liderra da edateko uraren horniketan eta guden ondorioz suntsitutako lurren onbideratzean egiten du lan.
Nazioarteko Oxfamen (OIS) idazkaria afiliatuen arteko lankidetza sendotu eta errazten du OIS-en eragina pobrezian eta bidegabekerian handitzeko.
OIS-eko batzordea zuzendari exekutiboa, afiliatu bakoitzeko presidenteak eta Nazioarteko Oxfamen presidenteak osatzen dute. Afiliatuen presidenteak kide hautesleak dira, baina ez dute kobratzen. Zuzendari exekutiboa eta Nazioarteko Oxfamen presidentea ez dira kide hautesleak. Batzordeak kide hautesleen presidenteordea eta diruzaina hautatzen ditu baita ere.
Batzordea OIS arduratsua, gardena eta haren xedeentzako gai dela arduratzen da. Konstituzioa eta estrategia-plana era berean batzordearen zuzendaritzengatik onartzen dira. Batzordea zuzendari exekutiboaren gomendioak hartzen ditu eta ziurtatzen da konfederazioa haren erabakitako helburuen gainean lan egiten ari dela. Erakundearen kideekin ados egon behar da ohorezkoen lehendakaria, lehendakariordea, batzordearen maila eta OIS-ren zuzendari exekutiboa aukeratzen dituztelako.
Nazioarteko Oxfamen hizkuntza ofiziala
ingelesa
da; ingelesa,
frantsesa
eta
gaztelania
lan egiteko erabiltzen diren hizkuntzak dira. 2009an eta 2010ean Oxfamek 77 enplegatu zituen. Langileak erakunde afiliatuen donazioen bidez finantzatuta daude eta 8,7 milioi dolarreko aurrekontua dauka.
Oxfamek lau gai nagusi dauzka haren helburuetarako:
justizia
ekonomikoa, funtsezko zerbitzuak, krisialdiko eskubideak eta genero justizia.
Justizia ekonomikoa nekazari pobreen nekazaritza-lanak egitean eta bidezko merkataritza sustatzean datza.
Funtsezko zerbitzuak lortzeko gobernuei kalitate oneko
osasuna
, hezkuntza, ura, saneamendua, politika hobeak, finantziazio gehiago eta zorren murriztapena eskatzen diete.
Krisialdiko eskubideak babespen eta asistentzia hobetzean, lekuko erakundeekin lan egitean eta emakumeen eginkizuna sendotzean fokuratzen dira.
Genero justizia emakumeen buruzagitza maila eta haien bizitzen kontrola hobetzen zentratzen da. Emakumeen hezkuntza-maila handitzen eta emakumeen eta gizonen sinesmenak aldatzen genero indarkeria murrizten da.
Oxfamek
denda
asko dauzka mundu osoan zehar, saltoki hauek donatutako bidezko merkataritzako produktuak saltzen dituzte. Haien lehen karitate denda 1948an zabaldu zen. Denda hauen diru-sarrerak beste ongintzako erakundeak laguntzeko edo Oxfamen laguntza esfortzuak sustatzeko erabiltzen dira.
Haien akzioen parte handi bat oraindik donazio publikoetatik etortzen da. Gaur egun haien bidezko komertzioko produktuak Afrikatik, Asiatik eta Hegoamerikatik etortzen dira (eskulanak, liburuak, musikako diskoak eta musika-tresnak, arropa, jostailuak, janaria eta sorkuntza etnikoak, adibidez). Produktu hauek haren ekoizleen eta komunitateen bizi baldintzak hobetzen dituzte.
Alemania
,
AEB
,
Australia
,
Belgika
,
Frantzia
(Oxfam-Agir ici),
Erresuma Batua
,
Espainia
(
Intermon Oxfam
),
Hong Kong
,
Irlanda
,
Herbehereak
(Oxfam Novib),
Kanada
,
Quebec
eta
Zeelanda Berriakoak
dira Oxfamek koordinatzen dituen elkarteak munduan zehar.
Hego Euskal Herrian
, egoitza dute
Bilbon
.