Oton I.a
Handia
[1]
(
912ko
azaroaren 23a
-
973ko
maiatzaren 7a
)
Germaniako
erregea (
936
-
973
) eta
Germaniako Erromatar Inperio Santuko
enperadorea (
962
-
973
) izan zen,
Henrike I.a Txoriehiztaria
,
Saxoniako
dukea eta Germaniako erregea,
929an
tronura kidetu zuen bere aitak, honela oinordekotza errazteko.
Bere aita Henrike I.a hil zenean,
Akisgranen
olioztatua eta koroatua izan zen,
936an
,
Rex et sacerdos
karolingiar tituluarekin.
Karlomagnoren Inperioa
berritzeko asmoa izan zuen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehen gobernaria izan zen. Elizako goi hierarkiaren laguntza eraginkorrarekin -bere lagun eta senideen eskuetan- eta
Frankonia
,
Suabia
,
Lorena
eta
Bavariako
dukeenarekin, Otonek laster lortu zuen bere posizioa irmotzea.
Bere kanpo politika, hasieran,
Italiako
penintsularantz zuzendu zuen, non
Italiako Adelaidaren
eskubideak mantendu zituen
Berengario II.a Ivreakoa
erregearen aurrean. Pavian garaile sartu ondoren,
951n
, berriz ere karolingiar tradizioa jarraituz, bere burua frankoen eta lombardiarren errege bezala izendarazi zuen, ondoren, Adelaidarekin ezkontzeko. Honen aurrean, Berengariok amore eman behar izan zuen eta bere basailu izatea onartu zuen, honela, Oton, Italiako errege bezala onartua izan zelarik.
Ekialdean, Otonek arrakasta handia lortu zuen
Lechfeldeko guduan
955ean
, magiarrak garaituz, honela, herri honek bere erresumako ekialdeko lurraldeentzako suposatzen zuen arriskua aldendu zuelarik. Garaipen hau funtsezkoa izan zen, legitimitate hierarkikoa super-egitura politiko batean berriz biltzeko, modu feudalean desegiten ari zena aurreko mendetik. Urte horretan bertan, bere armak,
Elbako
eslaviarren aurka zuzendu zituen, nortzuk
Recknitzeko guduan
garaitu zituen, germaniar hedakuntza ekialderantz bultzatu zuena.
961ean
, bere seme
Oton II.a
boterera lotu zuen, bere aita Enrikek hasitako prozeduraren arabera, oso gatazkatsua izango ez litzatekeen oinordekotza bermatzeko. Handik gutxira,
Joan XII.a
aita santuaren eskakizunari kasu eginez, Italiarantz joan zen aita santuaren eskubideak berengarioren mutur-sartzeen aurrean defendatzeko. Enperadore koroatua izan zen
962ko
otsailaren 2an
. Aita Santuarekin izan zuen aliantzak ez zuen askorik iraun, honek, laster aldatu baitzituen bere ideia politikoak. Orduan, Oton Erromarantz joan eta aulki santutik kendu zuen aita santua, baina erromatarrek ez zuten amorerik eman eta ez zuten
Leon VIII.a
aita santu berria onartu, enperadoreak inposatu zuena, eta, Juan XII.a hil ondoren,
Benedikto V.a
aukeratu zuten aita santu berri bezala.
966an
beste kanpaina berri baten ondoren, Otonek irmotzea lortu zuen, honela, bere semea enperadore bezala izendatua izatea lortuz.
Oton I.a eta bere lehenengo ondorengoen buruzagitzapean, "Otondar pizkundea" bezala deitua izan dena gertatu zen,
arkitektura
eta
arteen
pizkunde mugatu bat. "Otondar pizkundea"
katedral eskola
berpiztu batzuetan agertzen da, Bruno I.arenean bezala,
Koloniako
artzapezpiku izan zena, eta argitutako
eskuizkribu
ekoizpenean, garaiko forma artistiko nagusia, eliteko
scriptoria
batzuetan,
Quedlinburg
bezala, Oton I.ak sortutakoa
936an
. Abadetza inperialak eta gorte inperiala, bizitza erlijioso eta izpiritualaren gune bihurtu ziren, errege familiako emakumeen eredua jarraituz. Oton,
Erroman
liturgiak zuen egoeragatik asaldatua geratu zen, eta, beraz, lehen
Liburu Pontifikala
enkargatu zuen, otoitzak zein errituari buruzko gidak zituen liturgia liburu bat. Gaur egun
Erromatar Germaniar Pontifikala
bezala ezagutzen den liburuaren bilketa,
Mainzeko
Gillen artzapezpikuak gainbegiratu zuen.
![⛭](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c9/Wikipedia_interwiki_section_gear_icon.svg/14px-Wikipedia_interwiki_section_gear_icon.svg.png) Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|