- Artikulu hau Aretxabaleta herriguneko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Otalora
≫.
Otalora jauregia
Gipuzkoako
Debagoiena
eskualdeko
Aretxabaleta
udalerrian dagoen
jauregi
bat da. Herrigunean dago,
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
eta
Aretxabaletako udaletxearen
alboan. Ez da udalerri berdineko
Aozaratza
auzoan dagoen
Otalora dorretxearekin
nahastu behar. Eraikinaren aurrealdean adierazten den bezala,
1746an
eraikia izan zen, nahiz eta eskrituratua
1762ko
otsailaren 9an
izan zen.
Esan dugun bezala, eraikuntza
1762ko
otsailaren 9an
izan zen,
Migel Antonio Otalora
eta
Frantzisko Etxanobe
arkitektoaren izenean. Etxe horretan Tablas militarra bizi izan zen
Concepcion Otalorarekin
bigarren ezkontzan ezkondu ondoren. Gerora, kultura etxea izan zen, ondoren Agustindarren moja komentuaren zati izatera igaro zen.
Euskadiko Kutxak
eraikina bere egoitza bat jartzeko erosi zuen. XX. mendean
Manuel Urkola
arkitektoaren agindupean, eraikina berritua izan zen.
[1]
Barroko
estiloan eraikitako hiru solairuko eraikin dotorea da. Eraikuntza laukizuzena,
arginlanez
egindako hormak eta
harlanduz
indartutako izkinarriak ditu; gainontzekoa manposteria da. Teilatua lau uretara ematen du eta oso apaindutako
hegatza
erakusten du,
Arratabe jauregiaren
antzera. Atari nagusian, goialdeko bi solairuek zutabeek murritutako hiru arkudun leiho ditu. Leiho asko ditu eta hori eraikuntzaren beste ezaugarria da.
Otalora jauregiaren lorategietan zegoen
Manantial de la Heredad
izeneko iturburu sulfurosoko urak aprobetxatuz
Otalora lorategia
bainuetxea (
gaztelaniaz
:
Jardin de Otalora
) 1866. urtean eraiki zen
[2]
. Bainuetxe honetako bezero gehienak ere madrildarrak ziren, nobleak edo maila altukoak bereziki. 1896. urtean itxi zituen ateak
[3]
.
Bainuetxearen eraikinak bi atal zituen. Iturburu azpian zegoena bainuak hartzeko erabiltzen zen eta haren gainean ostatua zegoen. 65 gela zituen eta kale nagusitik sartzen zen bertara. Bainuetxearen areto nagusia oso dotore apaindurik zegoen. Aisialdirako gunea izateaz gain bainua hartzeko kabinetarako pasabidea ere bazen
[4]
.
- Roke Aldabaldetreku
: Casas solares de Guipuzcoa. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1979. ISBN:84-7231-501-0.