Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Moluskuari buruzkoa da; Italiako udalerriari gaitzat duena beste hau da: ≪
Ostra (Ancona)
≫
Ostrak
itsasoan
bizi diren
molusku
kuskubiko
batzuk dira, batez ere
Ostreidae
familiako espezieak. Ohikoena
ostra arrunta
da (
Ostrea edulis
).
Ostra mota batzuk oso aintzat hartuak dira
sukaldaritzan
, egosiak edo gordinak jateko. Beste batzuk, ordea,
perlak
ekoizteko erabiltzen dira. Maskorrak oso kaltzifikatuak egoten dira.
Benetako ostrak
Ostreidae
familiakoak dira. Familia honetakoak dira jateko onak direnak, batez ere
Ostrea
,
Crassostrea
,
Ostreola
eta
Saccostrea
generokoak.
Perla ostrak ez daude benetako ostrekin senidetuak,
Pteriidae
familiakoak baitira. Perla ostra handiena
Pinctada maxima
itsas espeziea da, plater baten tamainakoa gutxi gorabehera.
Perla ostrek landuriko perlak edo perla naturalak sor ditzakete, jatorriaren arabera. Hala ere, ia molusku maskordun guztiek perlak sor ditzakete, nahiz eta balio handikoak ez izan. Inguru naturalean, ostra hauek perlak eratzen dituzte
bizkarroi
inbaditzaile nimino bat
nakarrez
estaltzean, eta ez hondar ale bat jaterakoan. Urteen poderioz, gauzaki urratzailea nakar geruza ugariz estaltzen da, eta perla biribilkara eratu. Perla mota ugari dago, kolore eta itxura askotakoak, nakarraren pigmentuaren eta jatorrizko gauzakiaren araberakoa.
Beste molusku kuskubikok ere
ostra
izena hartzen dute, batez ere antzeko zapore edo itxura dutelako, edo perlak ekoizten dituztelako. Hauen artean daude ostra arantzatsuak (
Spondylidae
).
Munduko merkataritza-interesa duten espezie nagusiak
|
---|
Basatiak
| | |
---|
Haziak
| |
---|
|