Ornitologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ornitologo batek argi-oilar ( Upupa epops ) bati eraztuna ipiniz.

Ornitologia ( grezierazko ?ρνι? - ?ρνιθο? ?"ornis - ornithos", "hegazti"? eta λ?γο? ?"logos", "zientzia"? hitzen lotunea) hegaztiez arduratzen den zoologiaren adarra da [1] . Zoologiaren beste adarrak ez bezala eta, batez ere, hegaztien ikusgarritasuna dela eta, oso zientzia landua da [2] . Egoera metodologia zientifikoa erabiltzen duten zaletuen lanaren ondorioa da.

Oso zientzia zaharra da eta, hari esker, eboluzio , portaera eta ekologiaren hainbat kontzeptu nabarmen ulertu ditugu, adibidez: espeziazio prozedurak , sena , ikaskuntza , txoko ekologikoa , biogeografia ; filogeografia edo kontserbazioa [3] . Ornitologoek tresna eta teknika asko erabiltzen dituztenez, gaur egun berrikuntza ugariko zientzia da [4] .

Mundu zabalean, hainbat elkartek dute helburutzat ornitologia lantzea eta hegaztiak babestea. Elkarteen federazio handi bat ere badago, BirdLife International .

Euskal Herriari dagokionez, Itsas Enara Ornitologia Elkartea , Aranzadi Zientzia Elkartea , Euskal Batzorde Ornitologikoa, Saiak elkartea , Lanius Ornitologia Elkartea , Gorosti Natur Zientzia Elkartea eta Arabako Natur Institutua dira ezagunenak.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ornitologia. .
  2. Newton, Ian. ( 1998 ). Population limitation in birds. Academic Press, 2 or. ISBN 0-12-517366-0 . .
  3. Mayr, E.. (1984). ≪Commentary: The Contributions of Ornithology to Biology≫ BioScience 34 (4): 250?255.   doi : 10.2307/1309464 . .
  4. Sutherland, W. J.; Newton, Ian; Green, Rhys. ( 2004 ). Bird ecology and conservation : a handbook of techniques. Oxford : Oxford University Press ISBN 0198520867 . .


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .