Wikipedia, Entziklopedia askea
Orduen liburua
(baita ere
horarium
bezala ezaguna) otoitzak biltzen dituen
eskuizkribu irudiztatu
mota bat da.
Erdi Aroan
eta
Pizkundean
,
XV.
eta
XVI. mendean
batez ere, asko zabaldu ziren. Normalean liburu bakoitza nobleziaren pertsona zehatz batentzat egina zegoen. Edukian otoitzekin eta salmoekin batera, kristau debozioarekin lotutako miniatura ugari biltzen ziren. Artearen ikuspuntutik oso liburu baloratuak dira gaur egun.
[1]
[2]
Orduen liburuak erlijio-pertsonak ez zirenentzako lehenengo liburu liturgikoak izan ziren. Ezagutzen diren lehenengo liburuak
XIII. mendekoak
dira eta Frantzian zein Herbeheretan agertu ziren. Goi Erdi Aroan ohikoak ziren
salterioak
edo salmoen bildumak eta Orduen liburu hauek beste haiek ordezkatu zituzten. Europan XV. mendean zehar lortu zuten entzute nagusia. Estilo aldetik, poliki-poliki berditzen joan ziren eta aitoren semeetatik eta aitoren alabetatik aparte beste gizarte taldetara baita zabaldu ziren ere. Horretan liburuok
xilografiaren
bidez inprimatzeak asko lagundu zuen. Edukia ere zabaltzen joan zen, gero eta eduki aberatsago bilduz. Herrialdez herrialde, bestetik, desberdintasunak ikus daitezke.
[2]
[3]
Jatorrizko Orduen liburuek eguneko
eliz-orduekin
lotutako otoitzak biltzen zituzten; liburu hauen izena hortik dator, alegia. Denbora aurrera joan ahala eskuizkribuak aberastu ziren, esaterako eguteki erlijioso eta sekularrekin. Orokorrean, Orduen liburua otoitz liburua da. Halaber, liburuan ere monasterioetan egiten zen
liturgia
biltzen zen.
[3]
Liburu hauek aitoren semeentzat eta alabentzat egiten ziren. Testu hauekin haien eguneroko bizimodua monasterioen bizitzarekin lotzen zuten, nolabait. Otoitzetatik at, abestiak ere biltzen ziren. Ohiko Orduen liburu batek elementu hauek zituen:
- Mariaren orduak, tartean hamabost salmoak.
- Hildakoen salmoak, tatean penitentzia egiteko zazpiak.
- Santuen letania.
- Oinarrizko otoitz hauekin beste otoitz berezi batzuk jasotzen ziren, eguneko ordueta une desberdinetan egiteko.