한국   대만   중국   일본 
Oliamendiko Iragarpena - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Oliamendiko Iragarpena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerusalemen setio eta suntsipena , David Robertsena (1850).

Oliamendiko Iragarpena edo Hitzaldi eskatologikoa Mateo 24 eta 25 [1] , Marko 13 [2] eta Lukas 21 [3] Ebanjelio sinoptikoetan dagoen pasartea da. Apokalipsi Txiki izenaz ere ezaguna da, batetik, bere hizkera apokaliptikoagatik, eta, bestetik, pasartean, Jesusek , Jerusalemgo Oliamendin , bere jarraitzaileei ohartarazi zielako, ezen, Jainkoaren erregetzaren azken garaipenaren aurretik, larrialdia eta jazarpena jasango zituztela [4] . Oliamendiko Iragarpena Mateoren bost hitzaldietako azkena da, eta Jesusen gantzuduraz hasitako nekaldiaren kontakizunaren aurre-aurretik gertatu zen.

Ez dago argi Jesusek deskribatu zuen larrialdia iraganeko, orainaldiko edo etorkizuneko jazoera ote den [5] . Hala ere, batzuren ustez, iragarpena Jerusalemgo Tenpluaren suntsipenari dagokio; hori dela-eta, pasartea Markoren Ebanjelioa 70. urtean egindakotzat kokatzeko erabili ohi da [6] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ik. Mt 24-25
  2. ik. Mk 13
  3. ik. Lk 21
  4. "Frontline" TV series . PBS. Accessed: 14 May 2018.
  5. Gentry, Kenneth L.; Thomas Ice. The Great Tribulation?Past Or Future?: Two Evangelicals Debate the Question. Kregel Academic & Professional, 1999. ISBN 978-0-8254-2901-9
  6. Morna Hooker, The Gospel According to St. Mark (Continuum, 1991) page 8.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]