Wikipedia, Entziklopedia askea
Oleg Volodymyrovytx Blokhin
(
ukraineraz
:
Оле?г Володи?мирович Блох??н
,
errusieraz
:
Оле?г Влади?мирович Блохи?н
;
Kiev
,
1952ko
azaroaren 5a
) futbolari
ukrainarra
izan zen,
SESBeko
inoizko hoberenetarikoa izan dena eta
1975ean
"
Urrezko Baloia
" lortu zuena. Kirol ibilbidearen gehiengoa
Dinamo Kiev
taldean egin zuen eta
SESBeko futbol selekzio nazionalarekin
partida gehien jokatu duen pertsona izan da (112), bai eta selekzio harekin gol gehien sartu dituena ere (42).
1952 urtean jaio zen Kieven. Bere ama
Ekaterina Adamenko
atleta zen, 80 metro hesiko lasterketetan Sobietar Batasuneko txapelduna izana.
Gaztetatik erakutsi zituen bere doaiak eta 1969an egin zuen debuta hiriko
Dinamo Kiev
taldearekin baina 1972 arte ez zuen titular postua eskuratu. 1972 eta 1975 artean
SESBeko Ligako
golegile nagusia izan zen eta "Urteko futbolari sobietar onenaren" saria irabazi zuen. 1975ean "
Urrezko Baloia
" ere eman zioten. Urte haietan Dinamo Kiev taldeak bi liga, kopa bat eta
Europako Errekopa
irabazi zituen.
Europako Superkopa
ere lortu zuen, bi partidatan lorturiko hiru golak Blokhinenak izan ziren gainera. Oleg Blokhinek 23 urte baino ez zituen oraindik eta Europa guztiko prentsak
Johan Cruyffekin
alderatzen zuen.
Europako talde indartsuenek fitxatu nahi izan zuten baina Sobietar batasuneko agintariek ez zuten uzten 29 urtez azpiko jokalariek atzerriko taldeetan aritzen eta Dinamo Kieven jarraitu behar izan zuen, Sobietar Batasuneko beste hiru liga eta bi kopa irabaziz.
Europako Errekopa
berri bat ere irabazi zuen 1986an finalean
Atletico Madril
taldea 3-0 emaitzaz gaindituz.
19 urtez ibili zen Dinamo Kieven, 432 partida jokatu eta 211 gol sartuz. 1988an Austriako
Vorwarts Steyr
taldeak fitxatu zuen eta 1989an Zipreko
Aris Limassolera
joan zen, 1990an jokalari ibilbidea amaituz.
Selekzioarekin partida gehien jokatu dituen futbolaria izan da, eta gol gehien sartu dituena ere bai, ez zuen ordea titulurik irabazi.
Olinpiar Jokoetan
bi aldiz eskuratu zuen brontzeko domina.
Gaur egun entrenatzailea da, eta hainbat europar talde gidatu ditu, batez ere
Grezian
, baina ez du jarraitasun handirik izan.
2003 eta 2007 urteen artean
Ukrainako futbol selekzio nazionalaren
entrenatzailea ere izan zen. 2006an
Munduko Futbol Txapelketarako
sailkatu zen eta final laurdenak jokatu zituen.
- Europako Kopa
:
- final erdietan (3): 1977, 1987, 1999.
- Europako Superkopa
:
- Txapelduna (1): 1975.
- Finalista (1): 1986.
- Europako Errekopa
:
- Txapelduna (2): 1975, 1986.
- SESBeko Liga
(8): 1971, 1974, 1975, 1977, 1980, 1981, 1985, 1986
- SESBeko Kopa
(5): 1974, 1978, 1982, 1985, 1987
- SESBeko Superkopa
(3): 1980, 1985, 1986.