Oin (unitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oin (unitatea)
Azpiklasea Russian system of units (en) Itzuli eta imperial system of units (en) Itzuli
Neurtzen du longitudea
SI sistemarako konbertsioa 0,3048 m eta 0,3048 m
Unitate estandarretan 12 in, 0,00018939 mi, 30,48 cm, 304,8 mm, 0,333333 yd, 0 pc, 0 ly, 3,048 dm, 0,0001644737 UK nmi, 0,0015151 fur, 0,015151 ch, 0 US lea, 0 nl, 0 UK lg, 0 UK nl, 1 ft eta 12 in
Honen izena darama Oin
Ikurra ft , ??? , futoj , ?? , pieds , pes , lab , piedi , стапки , ??? , stop , pes , fot , фут?в , 英尺 , фут , picioare , ??? , pie eta фт

Oina giza oin baten luzerari dagokion luzera-unitate a da, hau da, hogeita hamar zentimetro baino gehixeago.

Oin erromatarra edo pes monetalis [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Oin erromatarra neurri erromatarreko unitate zahar bat da, 0,296 m [1] .

Hainbat garaitako testu arauemaile eta tekniko ugaritan aipatzen da, hala nola XII. Tauletan (K.a. 450) (Cornell 1999, 318 eta hur.), Augusto eta Neron en hirigintza arauetan (K. o. I.), Trajano (K. o. II), Zenonen Konstituzioa n (erromatar hirigintza-zuzenbideko arau garrantzitsuena), Vitruvio eta Plinio Zaharra ren idazkietan, etab.

Eredu ofiziala edo patroia Erromako Juno Moneta tenplua n gordetako pes monetalis zen. Haren neurria Herkulano n aurkitutako brontzezko eta hezurrezko erregeletan egiazta daiteke [2] [3] , Ostia ko portuan aurkitutako ontzigile baten hileta-estelan [4] , eta Leptis Magna hiri libiarreko merkatua n aurkitutako taula batean, non I. mendea n indarrean zeuden luzera-neurriak agertzen diren.

Marko Aurelioren zutabea k ehun oin ditu, oinaren neurriaren arabera 29,617 m-ko alduera duela esaten da.

Oin karolingiarra edo p es drusicus [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erromatar Inperioko probintzietan pes drusicus izeneko neurria erabiltzen zen, Neron Klaudio Druso ren oinaren neurria, 0,334 m. Drusoren aurretik ere ezaguna zen neurria [5] .

Euskal Herrian [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

"Garai artan, neurriak izaten zituzten kana, oina, ontzia ta linera. Kana izaten da larogei ta lau zentimetro bi milimetro gutxiago, ta ogei ta amasei ontza. Oinak dauzka amabi ontza ta ogei ta zortzi zentimetro bi milimetro gutxiago. Ontzak, amabi linera ta bi zentimetro t'erdi milimetro bat gutxiago. Auek dira euskal errietako lengo neurri zarrak.", Arrizabalo, Jose Manuel [6]

Nazioarteko Unitate Sistema [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

XIX. mendera arte, herrialde bakoitzak, bai eta eskualde bakoitzak ere, unitate-sistema propioa zuen; askotan, izendapen berak, leku batean edo bestean, balio desberdinari egiten zion erreferentzia. Neurri Unibertsal baten beharra ikusi zen eta hainbat estatu partaideen ordezkariak Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean bildu izan dira azken mendeetan zehar, neurri hauen inguruko erabakiak hartzeko eta arauak finkatzeko. Gaur egun munduan zehar gehien erabiltzen den unitate-sistema Nazioarteko Unitate Sistema (SI sistema) da.

Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordeak ez du arrazoirik ikusten oina erabiltzen jarraitzeko lan zientifiko eta tekniko modernoetan [7] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) Puig y Larraz, Gabriel. (1898). Valor metrico de la milla romana. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13) .
  2. Vazquez Queipo, Vicente (1859), Ensayo sobre el sistema metrico y monetario, 33. or.
  3. Paul de Gondi Retz. (1903). Memoires. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13) .
  4. Adam, J.P. (1989) L’ arte di costruire dei Romani: Materiali e tecniche [The Romans Art of Building: Materials and Techniques]. Longanesi, Milano.
  5. (Ingelesez) Dilke, O. A.; Dilke, Oswald Ashton Wentworth. (1987-01-01). Mathematics and Measurement. University of California Press ISBN 978-0-520-06072-2 . (Noiz kontsultatua: 2022-05-13) .
  6. Arrizabalo, Jose Manuel eta Zavala, Antonio (1979), Baso-mutillak , Auspoa, 39. or.
  7. (Frantsesez) (Ingelesez) Le Systeme international d’unites. Bureau international des poids et mesures, 146 or. ISBN 978-92-822-2272-0 . .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]