Wikipedia, Entziklopedia askea
Oftalmologia
begien
eta
ikusmenaren
diagnosiaz eta sendabideez arduratzen den
medikuntzaren
alorra edo
espezialitate medikoa
da.
Arlo honetako medikuak
oftalmologoak
dira.
XVI. mendean
eratu zen medikuntzaren alor berezi gisa,
Georg Bartisch
alemaniar medikua begien eritasunei buruz idazten hasi zenean.
1738
. urte inguruan egin ziren lehen begi ebakuntzak,
estrabismoa
zuzentzeko ebakuntza, adibidez.
XVIII. mendean
egin zen ikusmenaren akatsen lehen zehaztapena:
glaukoma
(1750), gaueko itsutasuna (1767),
daltonismoa
(1794), eta
astigmatismoa
(1801).
1864
. urtean hasi zen
Frans Cornelis Donders
holandar medikua eriei lente zuzentzaileak jartzen.
XX. mendean
aurrerapen handiak egin dira eritasunei aurrea hartzeko eta jaiotzetiko begi akatsak sendatzeko. Beste aurrerapen handi bat
korneako
ehunetako ebakuntzak izan dira.