Odol-hodia
gorputzean zehar odola eroaten duen hodia da.
Ornodunen
odol zirkulazioaren sistema hiru motatako odol-hodiez osatua da:
arteriak
, arteria sistemakoak;
zainak
, zain sistemakoak; eta
kapilarrak
, mikrozirkulazioa ahalbidetzen dutenak. Hodi horiek guztiek, zeinek bere ezaugarri bereziak badituen arren, antzeko egitura dute: barneko tunika edo mintz bat, mintz eusle bat eta
ehun konjuntiboa
euskarri dituen endotelio batez osatua; tarteko gihar gunea edo tarteko tunika, eta kanpoko tunika, ehun konjuntibozkoa. Arteria sisteman
bihotzetik
kapilarretarako zirkulazioa gertatzen da, hau da zirkulazio zentrifugoa; kapilarretan
elikagaien
,
oxigenoaren
,
karbono dioxidoaren
eta beste hondakin batzuen trukea egiten da. Zainek, berriz, odola kapilarretatik bihotzera eramaten dute berriro.
Gorputzeko
zelulak
inguruneko gaien etengabeko trukeari esker bizi dira. Gai horietako asko difusioz ateratzen dira
zelula mintzetik
kanpora eta sartzen dira barnera, gas trukean, adibidez. Baina animalia askok, beren gorputz egiturari esker,
ehunen
bidez egiten dute zelula arteko trukea, eta gorputzeko pareten bidez zelulatik kanporanzko trukea. Hala ere, gorputz batzuek kanpotik oso urrun dituzte zelula asko eta horrek ia ezinezkoa egiten du zelularen eta kanpoaren arteko trukea. Arazo horri aurre egiteko, animaliek
zirkulazio sistema
eraginkorra behar dute, zelulek behar dituzten gaiak ?batez ere
oxigenoa
eta
elikagaiak
? gorputzeko zelula guztietara irits daitezen, eta
metabolismoan
sorturiko hondakin gaiak ?
karbono dioxidoa
eta metabolitoak? zeluletatik kanpora atera daitezen. Zirkulazio sistema horretan
hormonak
eta
sistema immunologikoko
zelulak ere badabiltza, eta tenperatura erregulatzen da.
Zirkulazio sistemaren osagaiak hauek dira:
odola
, osaera konplexuko ehun likidoa; gihar-ponpa bat edo gehiago ?
bihotzak
?, isurkaria gorputzean zehar higitzeko presioa eragiten dutenak; eta diametro desberdineko zenbait odol-hodi, odola eramateko.
Hodien diametroa handitzea ezaugarri duen gertaerari
basodilatazio
esaten zaio, eta alderantzizkoari
basokonstrikzio
.
Odol-hodien eskema
Ornodunen zirkulazio sistemak hiru eratako hodiak ditu:
arteriak
, arteria sistema eratzen dutenak;
zainak
, zain sistema osatzen dutenak, eta
kapilarrak
, mikrozirkulazioa ahalbidetzen dutenak. Hodi horien guztien egitura antzekoa da, zirkulazio sistema guztiak duenaren berdina:
- Barnealdean hodiek
epitelio-zelula
oso mehez osaturiko geruza bakarra dute,
endotelio
deitua. Geruza hori mintz eusle batek eta
ehun konjuntiboak
eutsia da. Egitura hauek osatzen duten multzoari barneko tunika esaten zaio.
- Erdian gihar-geruza bat dago, tarteko tunika deitua.
- Kanpoaldean ehun konjuntibozko geruza bat dute, kanpoko tunika.
Hodi handietan, ehunak ez dira elikatzen odolaren zikulazioak bideratzen duen difusio hutsaren bidez. Hori dela eta, baskularizazio edo hodi sare propioa dute,
vasa vasorum
(hodien hodiak) deritzen arteria txikiez osatua: Hodi txiki horiek kapilar sare bat osatzen dute kanpoko tunikan.
Egitura orokor horretan, tarteko gihar geruzan izan daitezke, batez ere, desberdintasunak. Izan ere, kapilarretan, adibidez, ez dago tarteko gihar geruzarik, eta bihotzekoa, aldiz, oso handia da.
Hodiak bi sistema desberdinetan daude egituratuta:
- Arteria sistema. Odol-hodi finenetara iristen den banaketa sare bat da, eta hori da ehunaren eta odolaren arteko trukea gertatzen den gune nagusia.
- Zain sistema. Odola kapilarretatik bihotzera eramaten du berriro.
Arteria sistemak odola bihotzetik kapilarretara eramaten du. Beraz, arteriak eramaile zentrifugoak dira bihotzari buruz. Bihotzaren uzkurdurek pultsu moduko odol jario bat sortzen dute.
Pultsu
edo taupada bakoitzean arterietako paretak zabaldu egiten dira bihotzaren bentrikuluen uzkurduren ondorioz, eta ondoren lehengo egoerara itzultzen dira. Zabaltze-lehengoratze mekanismo hori arterietako paretetako ehun elastikozko geruza bati esker gertatzen da. Zuntz elastiko horiek eta husgune txiki bat uzten duen
muskulu lisozko
geruza lodi bat dira arteria sistemaren ezaugarri berezienak. Sistema horretan odolaren presioa oso handia da, eta arterien elastikotasunari esker pixkanaka eta etengabe iristen da odola kapilarretara, nahiz eta bihotzaren jardueraren ondorioz pultsu moduan edo taupadaka sartzen den. Muskulu lisoz osaturiko geruzak odol jarioa erregulatzen du, hark mugatzen du organo eta ehun bakoitzera zenbat odol iritsi behar den,
hormonen
edo
nerbio-sistema sinpatikoaren
kitzikadurarekin hodien diametroa aldaraziz.
Arteria sisteman ondoko hiru hodi mota hauek bereizten dira:
- Arteria elastikoak. Banaketa bideratzen duten hodi handiak dira. Era honetakoak dira
karotida
,
subklabioak
,
biriketako arteriak
eta izenik gabeko arteria gehienak. Tarteko tunika oso zabala eta zuntz elastiko ugariz osatua dute, eta barneko tunika berriz oso mehea dute. Urteekin elastikotasun hori galduz joaten dira.
- Gihar arteriak. Arteria sistemaren banaketa adar nagusiak dira, adibidez
arteria erradialak
. Ehun elastikozko geruza bakarra dago barneko tunikan, barneko lamina elastikoa, eta beste bat kanpoaldeko geruzan, kanpoaldeko lamina elastikoa. Tarteko tunika gihar geruza sendo batek osatua da.
- Arteriolak. Odola kapilarretara daramaten amaierako adarrak dira. 0,3 mm diametroko husgunea duten arteria sistemako hodi gisa defini daitezke. Barnealdeko tunika oso mehea da, eta barne lamina elastiko mehe bat du. Tarteko tunika, berriz, muskulu lisozkoa da, ia osorik. Arteriolek garrantzi handiko zeregina dute ehun edo organo bakoitzera bidaltzen den odol bolumenaren eta arteria presioaren kontrolean. Odola kapilarretara bidaltzen dute eta beren diametroa handi eta txiki dezakete, odol jarioari erresistentzia gehiago ala gutxiago egin behar zaion. Arteriolen eta kapilarren artean metarteriola izeneko hodiak daude; kapilarra metarteriola batetik sortzen den guneetan gihar zelula leun bat dago kapilar aurreko esfinter bat eratzen duena, eta uzkurtzean, odol jarioa ehunak dituen beharrei egokitzeko, odolaren garraioa geldiarazten edo eteten duena.
Hodi hauetan egituraren araberako mailaketa bat antzematen da: zenbat eta txikiagoak izan hodiak orduan eta ehun elastiko gutxiago dute. Gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute gihar osagaiek. Horrela, arteria elastikoen osagai elastikoak arteriolenak baino ugariagoak dira.
Mikrozirkulazio esaten zaio gas, elikagai, likido eta
metabolismoaren
hondakin trukean parte hartzen duen zirkulazio sistemaren parteari.
Kapilarretan
egiten da zirkulazio mota hau, kapilarren eta
likido interstizialaren
artean. Kapilarrak oso txikiak dira, 1 mm luze ere ez askotan, baina oso ugariak direnez, gorputzeko
zelula
bakoitza kapilar batetik 2-3 zelulara gelditzen da. Horrela, oxigenoa eta elikagaiak zelula guztietara iristeko moduan daude. Gune edo organo jakin bateko kapilarren multzoari geruza kapilar esaten zaio.
Kapilarren ezaugarri aipagarrienak hauek dira:
- Endotelioak
zelula zapalduez osaturiko geruza bat du, zelula bateko lodiera ozta-ozta duena. Endotelioaren arabera, hiru kapilar mota bereizten dira:
- Kapilar jarraituak. Endotelio-zelulek geruza jarraitua osatzen dute. Hau da endotelio motarik ugariena.
- Kapilar zulodunak. Endotelio mota honetako zelulek zulo edo leihotxo asko dituzte.
Heste meharrean
,
guruin endokrinoetan
eta
giltzurrunetan
daude horrelakoak, hau da, odolarekin molekula truke handia duten ehunetan.
- Kapilar sinusoidalak. Endotelio etena dute, hots, zelulek ez dute geruza jarraitua osatzen.
Gibel
,
pankrea
,
hezur muin
eta guruin endokrino batzuetan aurki daitezke.
- Ez dago, ez gihar geruzarik, ez kanpoko geruzarik.
- Batzuek
perizitoak
(endotelioko zelulak inguratzen dituzten zelula zapalduak) dituzte.
- Kapilar guztiek ez dute diametro bera; badira 3-4 mikrako diametroa dutenak eta 30-40 mikrara iristen direnak ere. Kontuan harturik
eritrozitoen
diametroa 7-8 mikrakoa dela, badira osagai horien aldean diametro txikiagoa duten kapilarrak, baina hauen elastikotasunari esker haiek igaro daitezke hodiotan barrena. Kapilar handienak sinusoidalak dira.
- Kapilar sarea ez da ehun guztietan berdina.
Mikrozirkulazioan parte hartzen duten zainak alde batera utzita, zain sistemak sistema biltzaile baten gisa dihardu, oro har: kapilarretako odola bildu eta
bihotzera
eramaten du berriro. Odola benula izeneko hodi batzuen bidez igarotzen da kapilarretatik zain sistemara. Benulak elkartu egiten dira eta gero eta hodi handiagoak eratzen dituzte, odola bihotzera daramaten zain handiak eratzeraino. Zainen egitura zirkulazio aparatuarenaren antzekoa da, baina osagai elastikoak eta gihar osagaiak askoz ere txikiagoak dira. Zainen paretak arterienak baino meheagoak eta zurrunagoak dira. Zainak neurri askotakoak izan daitezke, eta horrek egituran ere badu eragina:
- Barneko tunika. Zain txikietan eta erdi mailakoetan
endotelioa
du ia osagai bakarra. Zain handietan, berriz, endotelioaz gainera zuntz elastiko batzuk dituen ehun eusle bat ere bada, nahiz eta zuntz horiek ez duten geruza elastiko ongi definiturik eratzen.
- Tarteko tunika. Zain txikiena eta erdi mailakoena gihar zuntzezko bi geruza zentrokide edo gehiagoz osatuta dago. Zain handiek, berriz, gihar leunezko geruza zirkular batzuez gainera,
ehun konjuntiboa
eta zuntz elastikoak ere badituzte.
- Kanpoko tunika. Zain txiki eta erdi mailakoetan hodiaren paretako geruzarik lodiena da, eta luzetara ezarritako
kolagenozko
zuntz lodiak ditu osagai. Zain handietan ere geruza handia da, vasa vasorum ugariz osatua. Zainetan arterietan baino vasa vasorum gehiago dago, oro har, zain gehienetan odol oxigenodun gutxi dagoelako eta beren hodiaren husgunetik iristen zaiena baino gehiago behar dutelako.
Zain gehienek ilargi erdiaren itxurako balbula batzuk dituzte, odola bihotzerantz higiarazteko eta ez kontrako norabidean ?
grabitateari
aurre egiten laguntzen dute?, baina ez dago oso argi zein den beren zeregina. Balbulen aurretik, zainak dilatazio edo poltsa bat du. Balbulak bereziki ugariak dira gorputz adarretako zainetan eta urriak
sabelalde
eta
bularraldeetan
. Oro har, zain adar bat beste zain handiago bati lotzen zaion gunea baino lehenxeago egoten dira. Zain txikietan, garuneko zainetan eta
kabetan
, ez dago balbularik. Balbulak zainaren paretatik husgunera doazen bi luzakin edo erpinez osatuta egon ohi dira. Batzuek erpin bakarra dute. Erpinak barneko tunikaren tolesturak dira, eta erdialdea ehun konjuntiboz sendotua dute. Hodiaren husgunera begira dagoen balbularen partean zuntz elastiko batzuk daude.
Arnasketa
eta gihar jarduera odola zainetan mugitzeko lagungarriak dira, eta lagungarria da, halaber, balbulen jarduera. Giharrak uzkurtzean gihar barneko zainak estutzen dira eta horrela zainetako odolari bultzatzen dio. Hori da ?zainetako odolaren itzulerarik eza? pertsona bat zutik eta geldirikk denbora luzean egotean (soldaduak, esaterako) gertatu ohi diren zorabioen arrazoia.
Arteriosklerosi
izen generikoa ematen zaie arterien loditzea eta elastikotasuna galtzea ezaugarri duten eritasunei. Arteriosklerosi motarik ezaguneta
aterosklerosi
izenekoa da. Arterien barnean
lipidoak
pilaturik hodia gogortzea eta, horrenbestez, husgunearen diametroa txikitzea dira eritasun honen bi ezaugarri nagusiak. Eritasun hau ia arteria guztietan gertatu ohi da,
aortan
eta bihotzeko eta garuneko arterietan batez ere. Garuneko arterietan gertatuz gero, garuneko krisia eragiten du.
Lipidoak, gantza edo
kolesterola
esaterako, ezin dira uretan urtu.
Digestio-hodian
sartu ondoren linfabideetara iristen dira, eta hodi horiek odolaren
zirkulazio sisteman
husten dira. Zirkulazio sisteman,
plasman
igeri iraunarazten dituzten garraiatzaile proteikoekin bat egiten dute lipidoek. Aterosklerosia denean, lipidoak arterien paretetako
muskulu lisoko
zeluletan pilatzen dira eta barne estalkia loditu egiten da. Arterien paretetako lipido kopurua gero eta handiagoa egiten da aldi berean, kaltziozko gatzak jalkitzen dira eta zuntz sare bat eratzen da. Horren ondorioz xafla aterosklerotiko bat eratzen eta arteriaren husgune aldera hazten da. Arteriak elastikotasuna galtzen du eta itxi egiten da pixkanaka. Zenbat eta gehiago estutu edo txikitu husgunea, orduan eta odol gutxiago igarotzen da arterietan zehar ehunetara, eta ehunak
iskemiko
bihurtzen dira, hau da, behar adina odol iristen ez zaiela gelditzen dira. Gerta daiteke, halaber, odolaren
plaketak
ere xaflan harrapatuta gelditzea, odolbildua sorraraztea eta
tronbo
bat eratuz arteriaren barrunbea estutu eta ixtea ere.
Xafla aterosklerotikoen ondorioz
bularraldeko angina
edo
miokardio infartua
gertatu ohi da, xafla hori bihotzeko arterian eratzen denean. Gerta daiteke egoera arruntetan bihotzeko ehunetara behar adina oxigeno iristea, baina ariketa fisikoak egitean edo estres emozionala denean oxigeno gehiago behar izatea. Oxigenorik iristen ez zaion bihotzeko giharraren partea hil egiten da minutu gutxiren buruan.
Kolesterolaren ondorioz eratu ohi dira xaflak, nahiz eta beste eragile batzuk ere baduden. Kolesterola odolak garraiatua denean, bi lipoproteina motari lotze zaie: HDL edo
dentsitate handiko lipoproteinak
eta LDL edo
dentsitate txikiko lipoproteinak
. LDL motako lipoproteinek bihotzeko gorabeherekin zerikusia dute, arterietako paretak igarotzeko gaitasuna baitute. HDL proteinek kolesterola arterietako paretatik bereizten dutela eta gibelera eramaten dutela dirudi, han metaboliza dadin. Dirudienez, gantz asegabeak ?
oliba olioarenak
edo arraiarenak esaterako? LDL maila apal dezakete eta beraz, xaflak sortzeko arriskua murriztu.
Odol hodiekin zerikusia duten eritasunetan arruntena
hipertentsioa
da. Arteria txikietatik igarotzen den odolaren erresistentzia gero eta handiagoa denean sortzen da, alegia, arteria presioa igotzen denean. Presio igoera horrek eraginik, bihotzak lan gehiago egin behar du, handiagoa izan behar du eta haren taupadek ez dute behar adinako eraginkortasunik. Hipertentsioaren ondorioz ere gal dezakete arterien paretek eraginkortasuna, eta odola behar bezala ez iritsi bizi organoetara. Herentziaz harturiko eritasuna da, baina elikadurak garrantzi handia du.
Gatz
asko hartzeak, adibidez, arterietako presioa jaso dezake horretarako joera duten pertsonengan.
Pertsona batek denbora asko igarotzen badu zutik, odola zangoetako zainetan biltzen da eta zain horiek dilatatu egiten dira, halako eran non balbulen erpinak ez diren elkarri ongi egokiturik gelditzen.
Barizeak
?zain dilatatuak, okertuak, luzatuak? pertsona lodietan edo herentziaz zain pareta ahulak dituztenengan agertzen dira, batez ere.
Hemorroideak
uzki
aldeko barize zainak dira,
idorreria
kronikoak edo
haurdunaldiak
eragindako zainetako presioaren neurriz gaindiko igoeraren ondorioz sortuak.