Octavio Paz Lozano
(
Mexiko Hiria
,
1914ko
martxoaren 31
- Coyoacan,
Mexiko Hiria
,
1998ko
apirilaren 19a
)
mexikar
idazle eta poeta, eta
gaztelaniazko
egilerik garrantzitsuenetarikoa izan zen.
Saiakera eta poesia idatzi zuen.
Juan Ramon Jimenez
eta
Antonio Machado
olerkariek eragin zioten. Ameriketako indiarren, eta Europa zein
Sortaldeko
tradizioetako elementuak bateratu zituen, bai eta erotismoa mistikarekin eta kontzientzia sozialarekin elkartu ere. Octavio Pazen idatzietan
marxismo
,
surrealismo
,
existentzialismo
,
budismo
eta
hinduismoaren
eragina antzematen da. Bere lanik ezagunena
El laberinto de la soledad
da.
1990ean
Literaturako Nobel Saria
jaso zuen.
Ama espainiarra eta aita, berriz, Mexikoko
indiarra
izanik, gaztetandik sentitu zuen bere burua kulturen arragoa bezala.
Mexikoko Iraultzak
txikitan harrapatu zuen. Unibertsitate ikasketak bukatu ondoren, literaturan murgildu zen buru-belarri eta
1931n
literatura aldizkari bat sortu zuen. Bi urte geroago, hemeretzi urte zituela, bere lehen poema bilduma argitaratu zuen:
Luna silvestre
(
Basa ilargia
).
1937an
Espainiara
joan zen gobernu errepublikanoari laguntzera
Gerra Zibilean
, eta bat egin zuen idazle antifaxisten aliantzarekin.
Parisen
ere izan zen eta harremanetan jarri zen
surrealistekin
. Mexikora itzuli zenean lan handia egin zuen aldizkariak eta antzerki taldeak sortuz, besteak beste, poesia idazten jarraitu bazuen ere:
A la orilla del mando
(
1942
,
Munduaren ertzean
). Zenbait urtetan
India
eta
Japoniako
mexikar enbaxadetan aritu zen lanean, eta
Sortaldeko kulturak
ezagutzeko, eta bere pentsamoldea zabaltzeko, aukera izan zuen
[1]
.
1968an
Octavio Pazek uko egin zion enbaxadore karguari, ikasle mugimendu demokratikoak Mexikoko gobernuaren aldetik jasaten zuen jazarpenaren kontra protesta egiteko. Hurrengo urteetan Europan, Mexikon eta
Estatu Batuetan
bizi izan zen txandaka. Estatu Batuetan, adibidez, eskolak eman zituen
Harvard Unibertsitatean
.
1981ean
Cervantes saria
irabazi zuen eta
1990ean
Nobel saria
.
Harreman eta eraginen sorta zabal horren itzalpean, Pazen poesia munduari eta hizkuntzari buruzko hausnarketa handia bilakatu zen.
1957an
Piedra de sol
(
Harrizko eguzkia
) argitaratu zuen, funtsezkoa Latinamerikako poesia modernoan,
Libertad hajo palabra
(
1960
,
Askatasuna zinpean
) bezala,
1953
-
1958
bitartean idatzi zuen poesia guztiaren bilduma, haren poema hoberenetako batzuk dituena.
Octavio Pazen eragina saiakeragile gisa ez da poeta gisa izan zuena baino txikiagoa izan.
1950ean
El laberinto de la soledad
(
Bakardadearen labirintua
) argitaratu zuen, idazlea mundu osoan ezagutarazi zuena. Bai liburu honek bai arestiko poesia bildumak Mexikoko sustrai espiritualei buruzko gogoeta sakona eratu zuten. Pazek zioen Hego Ameriketako kultura sintesiaren fruitua zela, ez bazterketarena, eta zenbait liburu idatzi zituen teoria horren euskarri, sortaldeko artea eta
haikua
aztertuz, batetik, eta
Kristobal Kolonen
aurreko Ameriketako kulturen erro autoktonoak aztertuz, bestetik.
Beste poesia lan aipagarri batzuk hauek dira:
Salamandra
(1962), surrealistenetako bat;
Blanco
(1967) eta
Topoemas
(1968),
Indiako
egonaldiaren ondorengoak, Sortaldeko pentsamenduari buruzko gogoetak eta hitzaren eta irudiaren arteko harremanaz egin zituen azterketen emaitza;
La Centena
(1969),
Posdata
(1970),
Hijos del aire
(1981,
Airearen seme-alabak
).
Berrikuntza erradikalenekin bat eginez, poema birakorrak egin zituen diskoetan, eta poema kolektiboak ere idatzi zituen.
Erotismoari
eta kanpoko munduari emandako lehentasuna, hitz poetikoaren baitako gatazka, eta aurkarien adiskidetasuna artistaren kontzientzia sortzailean, horra Pazen poesiako elementu eta gai nagusiak. Pazen poesiari buruzko ideiak, eta poesiak berak, eragin handia izan zuten mexikar poeta gazteengan.
Haren saiakerek, bestalde, bere poesiaren intuiziozko askatasuna eta bizitasuna gorde dute, gaur egungo historiari eta poesiari buruzko gogoeta sakonak izateaz gainera. Horien artean aipagarrienak hauek dira:
Los hijos del limo
(
1974
,
Lupetzako seme-alabak
),
El ogro filantropico
(
1979
,
Ogro filantropikoa
),
Sor Juana Ines de la Cruz o las trampas de la fe
(
1982
,
Sor Joana Ines gurutzekoa edo fedearen tranpak
),
Hombres en su siglo
(
1984
,
Gizonak bere mendean
).
Bere bizitzako azken urteetan ere lanean jarraitu zuen, eta hainbat lan argitaratu zuen, besteak beste,
La otra voz. Poesia y fin de siglo
(
1991
),
La llama doble
(
1993
),
Amor y erotismo
(
1993
) eta
Vislumbres de la India
(
1995
).
Octavio Pazen poema bat,
Leidengo
eraikin baten fatxadan.
- 1958
-
Libertad bajo palabra
- 1962
-
Salamandra
- 1969
-
Ladera Este
- 1976
-
Vuelta
- 1987
-
Arbol Adentro
- 1950
-
El laberinto de la soledad
- 1956
-
El Arco y la Lira
- 1957
-
Las peras del olmo
- 1965
-
Cuadrivio
- 1966
-
Puertas al Campo
- 1967
-
Corriente Alterna
- 1967
-
Claude Levi-Strauss o el nuevo festin de Esopo
- 1968
-
Marcel Duchamp o el castillo de la Pureza
- 1969
-
Conjunciones y Disyunciones
- 1969
-
Postdata
,
El Laberinto de la Soledad
lanaren jarraipena.
- 1973
-
El signo y el Garabato
- 1974
-
Los Hijos del Limo
- 1979
-
El Ogro Filantropico
- 1979
-
In-mediaciones
- 1982
-
Sor Juana Ines de la Cruz o las trampas de la fe
- 1983
-
Tiempo Nublado
- 1983
-
Sombras de Obras
- 1984
-
Hombres en su Siglo
- 1990
-
Pequena Cronica de Grandes Dias
- 1990
-
La Otra Voz
- 1991
-
Convergencias
- 1992
-
Al Paso
- 1993
-
La Llama Doble
- 1994
-
Itinerario
- 1995
-
Vislumbres de la India
|
---|
1901?1925
| | |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|
1: Ez zuten eman
|