Wikipedia, Entziklopedia askea
Northumbria
Norþanhymbra
|
---|
653
?
954
|
Monarkia
|
|
Northumbriako Erresumaren mapa
|
|
Hiriburua
| Bamburgh
(
Bebbanburg
)
York
(
Eoferwic
)
|
---|
|
Hizkuntza(k)
| Antzinako ingelesa (Englisc)
|
---|
|
Sorrera
| 653
|
---|
Disoluzioa
| 954
|
---|
←
Aurrekoak
|
Ondorengoak
→
|
|
Northumbria
edo
Northhunbria
(Antzinako ingeleraz
Norþanhymbra
/
Norþhymbre
) gaur egungo
Ingalaterran
eta
Eskoziako
hegoaldean zegoen erresuma
anglosaxoi
bat izan zen
Erdi Aroan
.
Humber
ibaiaren estuarioaren iparraldean kokatzen zuen bere hegoaldeko muga, hortik bere izena.
Northumbriako lehen erregea
Aethelfrith
izan zen.
VII. mendearen
hasieran
Bernicia
eta
Deira
erresumak batu zituzten.
XII. mendeko
Henry Huntingdonekoaren
testuan
Heptarkiaren
barruan kokatu zuen. Bere garairik hoberenean
Humber estuarioaren
iparraldetik
Mersey
ibaira eta
Fortheraino
hedatzen zen (
Edinburgo
izango zena barne). Baliteke ere handiagoa izana iparralderantz.
Deira
izan zena
Danelawek
konkistatu zuenean
Wessexekin
batera
Ingalaterrako Erresumara
osatzera pasa zen.
Bernicia
izan zena
Bikingoen Erresumaren
esku geratu zen. 954. urtean daniarrak botatzea lortu zuten baina 1018. urtean
Tweed ibaietik
iparraldera zeuden lurrak Eskoziaren menpe geratu ziren, bi nazio hauen arteko muga ordutik aurrera ibai horretan aurkitzen delarik. Aurrerago eztabaida gehiago egon ziren baina
Yorkeko
Anglo-Eskoziar Tratatuak
1237an
muga ofizialki zegoen lekuan uztea erabaki zuen, Northumbriaren hegoaldea Ingalaterraren esku geratu zelarik.
Gaur egungo
Northumberland
konderriaren
izena erresuma honetatik dator, nahiz eta bere mugak askoz ere txikiagoak izan.