Wikipedia, Entziklopedia askea
Norman Foster Ramsey Jr.
(
Washington Hiria
,
1915eko
abuztuaren 27a
-
Wayland
,
Massachusetts
,
2011ko
azaroaren 4a
)
estatubatuar
fisikaria da. Fisika ikasketak egin zituen, New Yorken,
Columbia Unibertsitatean
, eta Harvard eta Clevelandekoetan. 1940an ikertzaile gisa sartu zen
Massachusettseko Teknologia Institutuan
, eta partikula atomikoen azterketan espezializatu zen. Fisika Atomiko eta Fisika Teorikoko irakasle izan zen
Harvardeko Unibertsitatean
. 1970eko hamarraldiaren lehenengo urteetan eremu oszilatzaile bakartuak neurtzeko sistema bat asmatu zuen, eta "hidrogeno maser"-ak ?irrada elektromagnetiko iturri bat, oso egonkorra? erabiltzea lortu zuen. 1989an,
Wolfgang Paul
eta
Hans Georg Dehmeltekin
batera,
Fisikako Nobel saria
jaso zuen, eremu oszilatzaile bereziak neurtzeko egindako lanarengatik. Azterketa horiei esker zehaztasun handiz definitu ahal izan da denbora, planetaren errotazioan oinarritutako sistema bazterturik, eta
zesio-133aren
metodoaren zehaztasun handiagoa frogatu da.
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|