Wikipedia, Entziklopedia askea
Nora Heysen
(Hahndorf,
Australia
,
1911ko
urtarrilaren 11
–
Sidney
, Australia,
2003ko
abenduaren 30a
)
margolari
australiarra izan zen, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea, baita gerrako artista ofizial izendatu zuten lehen emakumea ere, borroka-eremuko eszenatokiak erretratatzeagatik.
[1]
Hans Heysen margolariaren alaba, 1926an hasi zen artea ikasten. Art Gallery of New South Walesi eta Art Gallery of South Australiari margolanak saldu zizkien
1930
ean. Bere lehen erakusketa Sydneyn egin zuen 1933an. Hurrengo urtean
Londresera
joan zen bere familiarekin, Europan egon zen 1937ra arte. Han ikasten eta margotzen jarraitu zuen. Australiara itzulita, denbora laburrean egon zen
Adelaiden
, Sydneyra joan aurretik.
1938an Archibald Sarian bi margolanekin parte hartu zuen, Madame Elink Schuurmanen erretratuarekin irabaziz. Ondoren, emakume baten garaipen hori gogor kritikatu zuen Max Meldrum margolariak. 1943ko urriaren 12an, Heysen Australiako
gerrako
artista
izendatu zuten lehen emakumea izan zen. 1946an
Ginea Berrian
amaitu zen. Lan horrek iraun zuen bitartean, margolariak 170 artelan baino gehiago sortu zituen
Ginea Berrian
Nora Heysen-ek Robert Black ezagutu zuen, eta harekin
1953an
ezkondu zen. Gerra amaitu eta berehala Londresera joan zen, eta
1948an
Sydneyra itzuli zen. Margolariak margotzen jarraitu zuen, bere lanak erakusten eta senarrarekin bidaiatzen.
1993an
Heysenek Australiako Kontseiluaren Arteen Lorpenen Saria jaso zuen eta
1998ko
urtarrilaren 26an Australiako Ordenako kide izendatu zuten bere meritu artistikoengatik.
Bere lanak Australiako National Gallery, Australian War Memorial,
National Library of Australia
, National Portrait Gallery eta Australiako beste museo batzuen bildumetan gordetzen dira.
[1]
- 1993an Heysenek Australiako Kontseiluaren Arteen Lorpenen Saria jaso zuen
- 1998ko urtarrilaren 26an Australiako Ordenako kide izendatu zuten bere meritu artistikoengatik.