Noelia Lorenzo Pino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noelia Lorenzo Pino
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Noelia Lorenzo Pino
Jaiotza Irun 1978ko azaroaren 9a  (45 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Facebook: NoeliaLorenzoPino Edit the value on Wikidata

Noelia Lorenzo Pino ( Irun , 1978ko azaroaren 9a ) nobela beltza generoa lantzen duen idazlea da.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Noelia Lorenzo Pino Irunen sortu zen 1978an, Lanbide Heziketa ikasketak egin zituen eta ebaketa eta jantzigintza irakaslea da. Bere bide profesionala moda munduan garatu du. [1]

2006an bere moda enpresa propioa ireki zuen, Zoe deiturikoa, bere arreba Soniarekin batera baina, krisialdiaren ondorioz 2010ean itxi izan behar zuten. [2]

Nahiz eta gutxi irakurtzen zuen, txikitatik olerkiak eta ipuinak idazten zituen. Antzerki tailer bat egin eta gero lagun batekin antzerki gidoi bat idatzi zuen. Chamusquina , lehen eleberria hasi zuenean nobela beltzeko ikastaro bat egin zuen eta honek Chamusquina berridatzi eta bukatzera eraman zuen. [3]

2013an bere lehen nobela beltza argitaratu zuen Chamusquina (Dauro, 2013). Argitaletxe txikia zenez ez zuen promozio handirik izan, ahoz ahokoak mugitu zuen eleberria. [3]

Hurrengo biak, La sirena roja ( Erein , 2015 ) [4] eta La chica olvidada (Erein, 2016 ) [5] izan ziren. Noelia Lorenzo Erein argitaletxearen Cosecha roja bilduman parte hartzen duen lehen emakumea da. [6]

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Chamusquina (Dauro, 2013)
  • La sirena roja (Erein, 2015)
  • La chica olvidada (Erein, 2016)

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) La sirena roja, de Noelia Lorenzo Pino -. 2015-12-06 (Noiz kontsultatua: 2018-01-11) .
  2. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. ≪≪Me encanta el genero negro, con buenas dosis de tension y misterio≫≫ diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-01-11) .
  3. a b NOELIA LORENZO PINO: “Irakurlea harrapatzeko gaitasun handia du nobela beltzak” ? Irunero. (Noiz kontsultatua: 2018-01-11) .
  4. (Gaztelaniaz) ≪Udazkeneko uzta oparoa. Noticias de Navarra≫ Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-01-11) .
  5. (Gaztelaniaz) ≪Noelia Lorenzo Pino (Escritora): ≪El genero negro te permite mostrar la sociedad en la que vives≫≫ diariovasco.com 20150529222833 (Noiz kontsultatua: 2018-01-11) .
  6. (Gaztelaniaz) ≪Noelia Lorenzo Pino, escritora de 'La chica olvidada' | Radio Irun | Audio | Cadena SER≫ Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-01-11) .

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]