한국   대만   중국   일본 
Nilo Zuria - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Nilo Zuria

Koordenatuak : 0°24′55″N 33°11′44″E  /  0.41522°N 33.19558°E  / 0.41522; 33.19558
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nilo Zuria
(al-Nahr al-Abyad [????? ?????] - al-Nahr el-Jebel [????? ?????])
Datu orokorrak
Mota ibai
Luzera 2.620 km
Geografia
Map
Koordenatuak 0°24′55″N 33°11′44″E  /  0.41522°N 33.19558°E  / 0.41522; 33.19558
Honen parte da Nilo
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 1.059.000 km²
Arro hidrografikoa Niloren arroa
Ur-emaria 878 m³/s
Lakuak Victoria , Albert eta No aintzira
Iturburua Victoria
Bokalea
()
Nilo

Nilo Zuria [1] [2] ( arabieraz : al-Nahr al-Abyad [????? ?????] edo al-Nahr el-Jebel [????? ?????]) Afrikako ipar-ekialdean zehar doan ibai handia da.

Bi zatitan banatzen da. Lehenengoak, Nilo garaia edo al-Nahr el-Jebel deitua, Albert lakuan du hasiera eta zenbait urjauzi ditu. Aurrerago, lautadan, Sudd padurak eratzen ditu eta No aintziran Bahr el Ghazal ibaiarekin batzen da. Zehazki hitz eginez, hortik aurrera hartzen du al-Nahr al-Abyad edo Nilo Zuria izena. Khartumen Nilo Urdinarekin elkartzen da, Nilo ibaia eratuz.

Geografo batzuen arabera ez da berez ibai bat, baizik eta Hego Sudan eta Sudandik pasatzerakoan Nilok berak hartzen duen izena. Arro honetako ur emaririk handiena berak ematen du. Uganda eta Sudandik igarotzen da, eta bere ibaiadarrak Burundi , Ruanda , Tanzania , Kenia eta Kongoko Errepublika Demokratikotik zehar igarotzen dira.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]