한국   대만   중국   일본 
Niihau - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Niihau

Koordenatuak : 21°54′N 160°12′W  /  21.9°N 160.2°W  / 21.9; -160.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Niihau
Datu orokorrak
Mendirik altuena P?n??au (en) Itzuli
Garaiera 1.250 ft
Mota uharte
Luzera 29 km
Zabalera 10 km
Azalera 179,9 km²
Geografia
Map
Koordenatuak 21°54′N 160°12′W  /  21.9°N 160.2°W  / 21.9; -160.2
UTC ordua UTC?10:00
Honen parte da Hawaii uharteak
Estatu burujabe   Ameriketako Estatu Batuak
Estatua   Hawaii
County of Hawaii Kauai konderria (Hawaii)
Ur-gorputza Ozeano Barea

Ni?ihau edota Niihau , AEBetako Hawaii uhartediko uharte bat da, Hawaii estatuan. Kauai uhartetik 29 kilometro mendebaldera dago, eta populaturik gabeko Lehua uhartetik 1,1 kilometro hegoaldera. Uharteko herri nagusia Pu?uwai da.

184 km²-ko azalera du eta 2010eko erroldaren arabera 170 biztanle zituen. 10 kilometro zabal eta 30 kilometro luze ditu. Punturik garaiena P?n??au (381 m) mendia da.

Uharteko biztanle ia guztiak hawaiiar jatorrikoak dira eta egunerokoan nagusiki hawaieraz mintzatzen dira, horregatik Hawaii uhartedi osoan jatorrizko hizkuntza hobekien mantendu izan den uhartea da. Honen azalpena, Elizabeth McHutchison Sinclairrek (1800-1892) Kamehameha V.a erregeari Niihau uharte osoa eta Kauai uhartearen zati batzuk 10.000 dolarretako baliodun urrearen trukean erosteko kontratuan biztanleen usadioak eta hizkuntza bere hartan gordetzearen baldintza zegoela da, gainera 1915ean haren biloba Aubrey Robinsonek uhartea kanpotar bisitariei itxi zien. Gaur egun oraindik ere uhartera bertaratzeko bisitak mugatuak daude.


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]