Wikipedia, Entziklopedia askea
Night at the Museum: Battle of the Smithsonian
(
euskaraz
Gaupasa Museoan: Smithsoniango Gudua
),
2009ko
Shawn Levy
kanadar
zinema zuzendariak
zuzendutako
fantasia
eta
abenturazko
komedia
film bat da.
Ben Stiller
,
Amy Adams
,
Owen Wilson
,
Steve Coogan
,
Hank Azaria
,
Bill Hader
,
Christopher Guest
,
Alain Chabat
,
Jon Bernthal
eta
Robin Williams
aktoreek antzeztu zuten.
Washington Hiriko
Smithsonian Natur Zientzien Museoan
girotua dago.
Night at the Museum
(2006) aurrekaria eta
Night at the Museum: Secret of the Tomb
(2014) jarraipena dauzka.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New York
hiriko
Natur Historiaren Amerikar Museoko
arduradunei berau interaktiboa egin eta irudiak hologramez ordezkatzea otutzen zaienean, Larry Daley (
Ben Stiller
) bere lagunei agur esatera derrigortua egongo da. Bere adiskide historikoen irudiak pardeletan bildu eta
Washington Hiriko
Smithsonian Natur Zientzien Museoaren
artxiboetara bidaliak izango dira.
Hori jazo eta 24 ordu bete ere direnean, Larry segurtasun zaindariak Jedediah (
Owen Wilson
) cowboy txikiaren telefono deia jasoko du, gainera Ahkmenrah (
Rami Malek
) faraioaren taula desagertu dela ohartuko da, horrek Smithsonian museoak berezko bizia bereganatzea ekarri du. Bere lagunak salbatzeko, Larryk Washington Hirira bidaiatu, eta Kahmunrah faraoia (
Hank Azaria
),
Al Capone
(
Jon Bernthal
),
Ivan Izugarria
(
Christopher Guest
) eta
Napoleonen
(
Alain Chabat
) aurka borrokatu beharko da, Ahkenrahren taula bereganatzeko konplot bat antolatu baidute. Kaos honen erdian, Larryk lagun berriak egingo ditu, tartean
Amelia Earhart
(
Amy Adams
) edo
Albert Einstein
(
Eugene Levy
), eta konplota geldiarazi eta museoa salbatzen lagunduko diote.
- Robin Williams
:
Theodore Roosevelten
argizarizko irudia
- Robin Williams: Theodore Roosevelten brontzezko soinaren ahotsa
- Amy Adams
:
Amelia Earhart
, Larryren bihotzeko azukre koxkorra
- Amy Adams: Tess, museoko emakume bisitaroa, Amelia Earharten antzekoa
- Owen Wilson
: Jedediah,
cowboyaren
irudi txikia
- Hank Azaria
: Kahmunrah faraoia, Ahkmenrahen anai gaiztoa
- Christopher Guest
:
Ivan Izugarria
, Errusiako tsarra eta Kahmunrahen aliatua
- Alain Chabat
:
Napoleon Bonaparte
, Frantziako Lehen Inperioaren burua eta Kahmunrahen aliatua
- Jon Bernthal
:
Al Capone
, Chicagoko gangsterra eta Kahmunrahen aliatua
- Steve Coogan
: Octavio, erromatar soldaduaren irudi txikia
- Mizuo Peck
:
Sacagawea
, shoshon herritar irudi txikia eta Theodore Roosevelten neskalaguna
- Bill Hader
:
George Armstrong Custer
, estatubatuar soldaduaren irudi txikia
- Rami Malek
: Ahkmenrah faraoia, Kahmunrahen anai zintzoa
- Patrick Gallagher
:
Attila Hunoa
- Brad Garrett
:
Pazko Uharteko Burua
(ahotsa)
- Kerry van der Griend: 1.
Neanderthal
gizona
- Matthew Harrison: 2. Neanderthal gizona
- Rick Dobran: 3. Neanderthal gizona
- Randy Lee: 1.
Hunoa
- Darryl Quon: 2. Hunoa
- Gerald Wong: 3. Hunoa
- Paul Chih-Ping Cheng: 4. Hunoa
- Jonas Brothers
:
Kupidoren
estatua
- Jay Baruchel
: Joey Motorola, marinela
- Keith Powell
: 1.
Tuskegee hegazkinlaria
- Craig Robinson
: 2.
Tuskegee hegazkinlaria
- Clint Howard
: 1. Aire eta Espazio Misioetako Kontrol Teknikaria
- Matty Finochio: 2. Aire eta Espazio Misioetako Kontrol Teknikaria
- Thomas Lennon
(krediturik gabe):
Orville Wright
- Robert Ben Garant
(krediturik gabe):
Wilbur Wright
- Caroll Spinney
:
Oscar the Grouch
,
Sesame Street
haur telebista saioko pertsonaia
- Thomas Morley:
Darth Vader
,
Star Wars
filmeetako pertsonaia